Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Ez eman buelta gehiegirik
Urr15 0

Ez eman buelta gehiegirik

Atalak: Egunerokoa

Hegoalderantz jo dut berriz, Nimroz eskualderantz, hain zuzen. Aurrekoan bezala, hegazkina hartu dut. Tamalez, ez dago beste modurik Afganistango hainbat zonalde bisitzatzeko. Gauza jakina da hegoaldeko errepide gehienak talibanen esku daudela.

Antonov An 26

Antonov An 26

Argazkian duzuen hegazkina Antonov zahar horietako bat da. Traste hauek guztiek beren historia bistan dute beti, eta harro gainera. Honek higitaia eta mailua zeuzkan barruan, atzeko portoia irekitzeko kontrol koadroan.

Tajik Air

Tajik Air

Sobiet Batasuna erori eta gero, Tajikistango hegaldi taldeak hartuko zuen –ikus Tajik Air logoa–. Egun afganiarra da, jabe berria antzinako ezaugarriak kentzen molestatu ez bada ere.

Pamir afganiar konpainiak eraman ninduen Helmandera aurreko egunean. Hegazkinera igo aurretik, baina, detaile xelebre bati erreparatu nion: fuselaxean georgiar bandera zeraman, eta “Kobuleti” izena zuen aparagailuak, itsaso Beltzeko hiriak bezela. Honek zer esan nahi duen?

Bada, afganiarrek Georgiak baztertu nahi zuen hegazkina erosi zutela. Eta, ziurrenik, georgiarrek turkiarrei erosi ziotela, baldintza berdinetan. Baliteke ere turkiarrei alemanek saldu izana, bigarren eskuko…

Hobe buelta gehiegirik ez ematea asuntuari; are gutxiago Antonov zahar baten sabelean sartzera zoazela…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA