Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Kabulgo eztula
Ira20 0

Kabulgo eztula

Atalak: Egunerokoa

Kutsadura eta hautsa direla eta, “Kabulgo eztula” hartu dut jada.

Oraindik gogoan dut lehendabiziko egunetan izandako buruko min izugarri hura. Kabulgo altuerak (1.800m) ere zerikusia zuen horrekin; Larraren gainean egon gaitezke baina, tamalez, hemengo aireak ez du zerikusirik.

Azken hamar egunotan buru belarri ibili naiz lanean, hauteskundeen jarraipen estuari eutsiz. Honela, gaur goizera arte ez dut denborarik izan nire etxe ondoko mendixkara igotzeko. Kutsadura lainoaren gainetik egon nahi nuen, airea garbiagoa izango zelakoan.

Milaka eskailera ziren (edo hala iruditu zai niri) eta ez naiz goraino iritsi, ezin izan dut…Bide erdian nengoela, eztulak eseritzeko agindu dit, zaratatsu gainera.

Kabul gainean

Kabul gainean

Kabulgo panoramika bistan neukala, gorantz zetorren familia batek eman dit atentzioa. Boltsak, paketeak eta bestelako batzuk gainean eraman arren, arin zihoazen denak, ni baino arinago bai, behintzat. Baina andreak harritu nau gehien. Aurreko egunean burka bat jantzi nuen etxean, sentsazioa probatzearren. Saretxo horretatik begiratze hutsak zorabiatu egiten ninduen. Aldi berean, itomen izugarria sentitu nuen ohial hura ahoan neukala, arnas bidearen erdian, hain juxtu.

Bada, hortxe zihoan andrea: arin, karga eginda, mendian gora. Eta burka azpian.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA