Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Testigantzak » Fikria
Ira22 2

Fikria

Atalak: Testigantzak

Fikria dut izena eta Kabulgoa naiz. Duela bi urtera arte, txikleak saltzen nituen kalean.

Gehienetan, karretera erdian jarri eta auto gidariengana joaten nintzen; lehioa jo eta dirua eskatu. Ez nintzen eskolara joaten nire gurasoek dirua behar zutelako. Bi anaia eta ahizpa bat dauzkat. Zaharrena ni naiz.

Fikria

Fikria

Eskola honetako zuzendariak kalean ezagutu nuen. Bi urte eman ditut jada hemen. Irakurtzen ikasi dut bai eta instrumentuak jotzen. Joan den astean, txelo hau utzi zidaten. Garestia omen da baina uste dut honetarako diru gehiena kanpotik etortzen dela, Europatik edo.

Eskola honetako ikasle gehienak normalak dira, ez dute inoiz kalean dirua eskatu. Baina ni bezalako beste 24 daude. Kaleko umeok ez dugu ordaintzen eta, gainera, hilean 30 dolar ematen dizkiete gure gurasoei.

Zergatik aukeratu duzu txeloa?

Zarina Malshafar abeslaria telebistan ikusi nuenean lehenengo aldiz, orduantxe ikusi nuen txeloa zer zen. Mutil bat zegoen bere alboan, eserita. “Bere bibolina handiegia da”, pentsatu nuen orduan. Hein batean, bibolin erraldoi bat da hau.

Eskola 20 urterekin utziko dut. Atera orduko, ikasketa arruntak eta musikakoak bukatuta izango ditut. Musikari famatu bat izan nahi nuke, telebistan ateratzeko eta munduan zehar bidaiatzeko.

2 Iruzkin

  1. Peri | 2010-09-22 at 23:27

    Zer ederrago emakume bat txeloa jotzen baino? Ba joan zaitez hori talib bati esplikatzera. Bejondeizula, Fikria!

    Reply
  2. admin | 2010-09-23 at 5:57

    Hauetako hainbatek etxean bertan omen dauzkate arazoak. Gurasoei, jakina, ondo iruditzen zaie seme-alabek musika ikastea baina haur hauen izeba-osabak, aiton-amonak etabarrekoak ez datoz bat beti.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA