Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Kaiolak (eta bi)
Urr10 1

Kaiolak (eta bi)

Atalak: Egunerokoa

“Hilabeteko soldata Kabulerako hegaldi batean joan zait. Askotan pentsatzen dut talibanak eta hegaldi konpainiak eskutik doazela”, esan zidan Lashkar Gahra iristean nire alboko bidaideak.

Garraio publikoa Lashkar Gahn

Garraio publikoa Lashkar Gahn

Rashid izena zuen. Duela urtebete baino ez, Rashidek 400 afgani (7 euro) ordaintzen zituen herrialdeko hiriburura autobusez joateko. Baina Kandahar ere zeharkatzen duen errepidea, talibanen kontrolpera igaro zen gero. Honela, lurreko desplazamentuak oso arriskutsuak bilakatu ziren. Hegaldia da, beraz, aukera bakarra gaur.

“Duela bost hilabete 4000 afgani ziren; gero 6000ra igo zuen Pamirrek (hegaldi konpainiak) eta gaur 9000 (150 euro) ordaindu dut joan-etorriko bidaia. Nire hilabeteko soldata!”, errepikatu zidan 23 urteko poliziak.

Lashkar Gahtarrak apenas ateratzen dira hirigunetik, eta ez da harritzekoa.

Bestalde, taxirik ez dagoenez, (zertarako?), moto-rickshaw txiki hauek dira garraio publiko aukera bakarra hemen. Sei bat lagun sartzen dira barruan; larri, estu eta bero.

Okerrena, baina, kanpoko hautsazko ekaitzak.

Iruzkin bat

  1. Endrike | 2010-10-11 at 6:37

    Kaixo Karlos
    Nondik bizi da herri hori, markataritzatik, nekazaritzatik,,?Egoera honekin nola egiten dute eguneroko bizimodu “normal” bat egiteko? Errepideak talibanen eskuetan badaude nola egiten dute eguneroko produktoak garraiatzeko? Talibaneei zergarik ordaintzen al die?

    Bueno Karlos beti bezala galdera gehiego, zer egingo diogu!

    Zaindu Endrike

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA