Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Zorte hutsa!
Urr19 2

Zorte hutsa!

Atalak: Egunerokoa

Afganistan-Iran muga

Afganistan-Iran muga

Onartu behar dut mugak zeharkatzea oso gogoko izan ditudala betidanik. Biziki atsegin ditut bi herrialdeen arteko lur eremuak; zubi bat, tunela edo, besterik gabe, inorenak ez diren ehun bat metro horiek.

Gaur goizean Afganistan eta Iranen arteko mugaraino gerturatu naiz. Ez daukat iraniar bisarik nire pasaportean baina, izatekotan, gustora asko zeharkatu nukeen oinez bi herrialdeon arteko zubia. Iranen egon nintzen lehenengo aldian Ipar Kurdistandik (Turkia ekialdetik) sartu nintzen. Jomeini eta Atatürken erretratu erraldoi bana zeuden mugaren alde bietan; elkarri begira inoren lurraren zehar, nor baino nor.

Gaur ikusitako muga honek gogora ekarri dit, besteak beste, Ipar eta Hego Kurdistanen (Turkia-Irak) artekoa. Han ere zubi batek elkartzen ditu bi aldeak. Habur ibaiari begira ordu dexente eman ditut dagoeneko, turkiarrek auto eta kamioen ilara luzeak arakatu zain. Zubi luze batek ere elkartzen ditu Abkhazia eta Georgia. Nolanahi, oso bestelakoa da hura, ia trafikorik gabea, oinez lasai zeharkatzeko modukoa.

Bidaia honetako hasierako plana iparralderantz jotzea zen. Tajikistan eta Afganistanen arteko zubiaren irudiak ikusita dauzkat interneten; “laguntasunaren zubia” omen du izena bi herriak elkartzen dituen igarobideak.

Mugak baino, muga-igarobideak ditut gogoko. Eta oso arrazoi sinpleagatik: erraz zeharkatu ditzaket, pasaporte “egokia” daukat eta.

Estatistika hutsak dio askoz ere errazagoa dela herrialde “oker” batean jaiotzea, “lehen maila”ko batean baino. Azken asteotan pasaportea erakustea eskatu didate hainbat afganiarrek. Denek ikusi nahi zuten agiri “magiko” bezain urri hori.

“You are very lucky Mr. Karlos!” –”Zorte handia duzu, Karlos jauna!”–, esan dit batek baino gehiagok.

Jakin banekien.

2 Iruzkin

  1. Peri | 2010-10-19 at 13:25

    “Habur” ibaia. Ibarra, Ibar izeneko ibai bat ere Bosnian badago, Ebro,(Hiber latinez), Humber izeneko ibaiak ere badira inglaterran…. Zenbat koneksio pizten diren nere nurutxoan. Agian euskaldunok ez gera egon horren isolaturik. Hala ere askoz ibai izen eta orokorrean toponimo gehiago daude munduan zehar Is- edo Iz- hasiera daukatenak. Aintzineko euskeran “Is” edo “Iz” ura zen. Hori hainbat hitz konposatutan ikus daiteke Izokina (uretako ogia?) Izerdia (ura bezela, baina ez guztiz), Izotza (ur hotza, esto es irrefutable), Ixuri (ur zuria, agian, en plan sexual?), Itsaso (ura a lo bestia, t horrek indartzen baitu kontzeptua). Animatzen zaituztet hau ikertzera. Agian euskararekin zerikusi zeukaten hizkuntza asko zeuden, indoeuropearrak etorri arte, beraien nekazaritzan, apisonadora demografiko bat bezela. Siento el rollo eta animo Zuru.

    Reply
  2. Urtzi | 2010-10-19 at 17:47

    Gaitzerdi bisaturik ez zeneukan… bestalde, tentazio ederra, Iranen sartu, eta Iranen egonda, segi Kurdistandik Turkiara… eta Turkian egonda, txiri-txiri Balkanak, etxera iritsi arte. Bueltako hegaldirik bai?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA