Gozoa eta garratza
Zenbat ale erabili dituzu honako zuku hau egiteko?
(Abdul Rahman) Nahikoa da bi alerekin. Trituratzailean sartu alde batetik eta zukua ateratzen da bestetik, erraz.
Egia esan, ezin freskoagoa izan…
Bai, gozoa izateaz gain komunera joateko ere oso ona da.
Errepide alboan zarete beti?
Bai, toki honetantxe, hain juxtu. Jendea autoetatik eta espaloitik gerturatzen da honela.
Denbora asko daramazu honetan?
2002an gure herria suntsitu zuten eta Kabulera etorri ginen. Orduantxe erosi nuen gurdi hau. Amanullahk lau urte besterik ez zituen.
Eta zuk?
Nik 33 ditut.
Amanullah eskolara joaten al da?
Ezin du. Niri laguntzera etortzen da beti. Izan ere, gauza asko egin behar dira egunero: kanaberak erosi, gurdia ekarri…etxetik ordubete behar dugu honaino oinez iristeko. Eta beste bat bueltarako.
Baina ez al duzu uste irakurtzen jakitea ona litzatekela zure semearentzat?
Bai baina, dagoeneko, oso zaharra da horretarako. Orain joango balitz, ikaskideen burlak jasan beharko lituzke. Jendea oso gaiztoa da, badakizu.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks