Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Pastundarra eta tximinoa
Ira16 0

Pastundarra eta tximinoa

Atalak: Egunerokoa

Irribarre bat

Irribarre bat

Han zeuden biak:

Tximinoa salto eta txiribueltaka, bere jabea abesten ari zen kantaren erritmoan, “dantzan”. Zoratuta zeuden inguruko umeak, nekez ikus baitaiteke honelako animaliarik Kabulen. Hautsak estalitako hiri hau baso tropikaleetatik oso urruti dago.

Irudia bitxia bezain tristea iruditu zait: gizonak tximino batekin “elkarlanean” honela ibili beharra afgani (bertako moneta) urri batzuen truke tristea oso iruditu zait. Animaliak ere pena eman dit, jakina.

Ume asko ikusi dut egunotan Kabulen. Autoak garbitzen euren trapu bustiekin asko; beste batzuk, ordea, diru eskean gidariei errepide erditik. Espaloietan ibiltzekotan, aurki soma daitezke alkandorari helduta esku batekin, bestearen eskubarrua zerurantz dutela. Gauzak honela, gaur arte ez nuen ume bakar baten irribarrea ikusi.

Ikuskizuna bukatzean, 50 afgani (90 zentimo) eman dizkiot pastundarrari. Keinua biziki eskertu didan arren, ziur nago gizonak umeen irribarreak estimatzen dituela gehien.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA