Karlos Zurutuza Afganistandik
Hasiera » Egunerokoa » Hauteskunde eguna Kabulen
Ira18 0

Hauteskunde eguna Kabulen

Atalak: Egunerokoa

Han hemenka eman dut egun osoa, ikastetxez-ikastetxe, bertan bildutako afganiarrekin solasean.

Bozkatzeko gonbita

Bozkatzeko gonbita

Talibanek makina bat mehatxu egin badituzte ere, lasaitasuna izan da nagusi gaur bisitatu ditudan lau ikastetxeetan. Besterik ezean, afganiar ugari bertaratu dira lagunekin egoteko, sendiekin elkartzeko… funtsean, jai giroaz gozatzeko. Ez pentsa, bozkatu ez duten askok ere eskoletara jo dute gaur!

Ez da harritzekoa, Kabulek ez baitu aisialdirako aukera handirik eskaintzen.

“Bozkatu? Zertarako?”, esan dit 28 urteko Hamidek, etsita.

“Nik aukeratutakoak diru asko du jada. Ez dut uste lapurtuko duenik”, 41 urteko Mahmudek…

“Bada, nik nire unibertsitateko irakasleari eman diot bozka. Ikasleen alde borrokatuko duelakoan nago!”, Hafizullak.

“Nik pastundar komandante ohi bati, errusiarren kontra bikain aritu zen eta!”, Rahmanek.

Ikerketa baikorrenek diotenez, hamar afganiarretik bik besterik ez daki irakurtzen. Honela, hautagai bakoitza eguneroko sinbolo batekin identifikatzen zen: zaldiak, hegaztiak eta arraiak ikusi ditut afitxetan, bai eta kandelak, hozkailuak, alfonbrak, pospoloak…

“Denok dakigu iruzurra nagusituko dela berriro ere baina hori gutxienekoa da”, zioen Rashidek. “Ez dio axola pospoloa, aulkia, liburua edo udarea aukeratzea; garrantzitsuena zera da, bozkatzeko ohitura hartzea”, gaineratu du tajiko gazteak. Berea izan da gaur jaso dudan testimoniorik baikorrena.

Hauteskunde jardunaldia ixtean hasi dira lehenengo datuak eta gertakizunen testigantzak iristen:

-42 lagun hil dira gaur, denak herrialdeko biolentzia endemikoaren biktima.

-Partehartzea %40koa izan da (joan zen urtekoa baino handiagoa).

-Paktika eskualdean 1500 txartel faltsu zeramatzan gizona atxilotu du poliziak.

-Helmanden, 1600 kendu dizkiote hautes-ikuskaria ere zen emakume bati. Bere ama hautagaia zela jakin denean, orduantxe argitu da noren alde erabili behar ziren agiri faltsuak…

-Eta abar.

“37 urte ditut”, esan dit gaur Ahmedek. Ia 50 urteko gizona zirudien.

“Bakea zer den ez naiz gogoratzen, gerra jada 32 urtez luzatu da eta!”, gogorarazi dit gazte zaharkituak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Karlos Zurutuza Afganistandik

Azken bidalketak

  • Besteaz etxetik, amaiera
  • Gozoa eta garratza
  • Emakume tortxen hiria
  • Balutxeekin topo
  • Zorte hutsa!

Iruzkin berriak

  • KZ(e)k Mateo bidalketan
  • maite(e)k Mateo bidalketan
  • Mikel Agirrezabala(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • PFF(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan
  • Ibai(e)k Besteaz etxetik, amaiera bidalketan

Artxiboak

  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila

Kategoriak

  • Analisia
  • Artikuluak mapan kokatuta
  • Egunerokoa
  • Sailkatugabeak
  • Testigantzak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA