Bizitza labur
Hasiera » Sailkatu gabea » Jakinsarea, edo kolonizatuen akademia
Mar12 1

Jakinsarea, edo kolonizatuen akademia

Atalak: Sailkatu gabea

 

 

 

Jakinsarea Osakidetzak martxan jarri duen plataforma da, osasun langileen artean ezagutza partekatzeko eta zabaltzeko asmoz. Plataforma horri esker, hainbat ikastaroetan izena eman dezakegu, etengabeko prestakuntzaren bitartez gaitasunak eskuratuz, eta, horrela, maila goreneko langileak izan gaitezen.

 

 

Duela gutxi, ‘Komunikazio eraginkorra’ izenburua duen ikastaroa eskaini zaigu. Ikastaroa gaztelera hutsean da, ohi legez. Horrek, berez, langileon hizkuntza eskubideak urratzen ditu eta gure arteko hierarkiak ezarri. Baina hori ez da txarrena. Ingelesez balitz ere moldatuko ginateke euskaldunok, txapela buruan munduan ibilitakoak baikara.

 

 

Txarrena pazienteekiko duen errespetu falta da. Ikastaroak langileon komunikaziorako gaitasuna hobetzea omen du helburu, pazienteei arreta hobeago bat emateko asmoz. Baina ez du hizkuntza kontuan hartzen, non eta eremu elebidun batean. Komunikazio zehatza, objektiboa, enpatia, teknologia berriak, emozioak… hainbat gauza aipatzen dira, baina hizkuntza, ordea, ez. Hizkuntzarik gabeko komunikazioa.

 

 

 

Zerbitzuak erabiltzaileen beharren arabera antolatu behar dira, pazientean zentraturiko arreta izango bada. Arretaren oinarriak duintasuna eta errespetua direlarik, eta norbanakoaren premiak azaltzeko hizkuntza ezinbestekoa dela aitortuz, zerbitzuaren parte dela onartu beharra dago. Ez da aukerako edo hautazko osagaia, arreta eta hizkuntza banaezinak dira.

 

 

Ikastaro honek iraungita dauden aurreiritziak berresten ditu. Jardunbide desegokiak sustatzen ditu, profesionalaren apetak gaixoaren beharren eta eskubideen gainetik jarriz. Are gehiago: norbanakoaren eta herri baten  identitatea ukatzen du.

 

Ikastaroak  ez du erakundearen lerro estrategikoekin bat egiten, ez du gure jarduera arautzen duen kode deontologikoa errespetatzen, gure izaera zein irudi korporatiboari kalte egiten die eta ez du legea betetzen. Horrez gain, euskaldunontzat iraingarria izan daiteke.

 

 

Gauzak horrela, paziente bezala, herritar bezala, baina batez ere mediku bezala, ikastaro hau bertan behera uztea eskatzen diot Osakidetzako zuzendaritzari.

 

 

Bide batez, prestakuntzaren arduradunari  bere karguari uztea eskatzen diot, pazienteen defentsan, mediku izateak ematen didan autoritateaz eta derrigorrezkoa duen gizarte erantzukizunaz.

 

Iruzkin bat

  1. Iñaki Barrutia arregi | 2018-03-13 at 23:49

    Iruzkin

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azken bidalketak

  • EUSKARALDIA OSAKIDETZAN, GAITASUNAK BULTZATZEKO AUKERA
  • LANERAKO EZINTASUNA
  • Gertaera normala Osakidetzan
  • ARMIARMA SAREA
  • ALEAK HARRI ARTEAN

Iruzkin berriak

  • Iñaki Barrutia arregi(e)k Jakinsarea, edo kolonizatuen akademia bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA