Zaldubik zera idatzi zuen behin: “Eta nola gure lotgarri hoberena gure mintzaira baitugu, beira dezagun arta handirekin.” Euskara baita euskaldun egiten gaituena, administrazioen eta mugen horma gaindi dezakeena, euskaldun guztiok batzen gaituena, gure territorio libre bakarra.
Medikua izanik, pazienteak artatzea da nire lana, eta jakin badakit euren hizkuntzan artatu behar ditudala. Euskal Herrian, euskaldunei osasun arreta euskaraz eman behar zaie eta kitto. Horretarako, baina, euskalduna izan behar, eta ez bazara, euskara ikasi beharrean zaude. Nik euskaraz ikasten dut egunero, nire pazienteei esker. Mediku izateak pribilegio hori eman dit: Beasainetik Gorlizera egin dut lan, eta milaka euskaldunekin hitz egiteko aukera izan dut.
Hizkuntzak ikastea zaila omen da, eta urteak behar dira. Gure erakundean, hots, Osakidetzan, euskaraz hitz egitea ez da derrigorrezkoa, baina meritoa denez, lan finkoa eskuratzeko lagun dezake. Gauzak horrela, lankide asko badabiltza euskara ikasten. Osakidetzak ere euskara ikastaroen deialdia egiten du urtero.
Hizkuntza bat ikasteko modu asko egongo dira. Horietako bat irakurtzea izan daiteke. Euskaraz irakurtzeko hainbat aukera daude, eta esaterako, euskal literaturaren gordailua sarean daukagu eskura, http://klasikoak.armiarma.eus/ weborrian.
Osakidetzan, jakingo duzuenez, ordenagailuekin egiten dugu lan, hainbeste ezen zuei, pazienteei begira egon baino, pantailari begira gaude. Ordenagailuaren bitartez, aldi berean, datu baseak eta aldizkari akademikoak ere irakur ditzakegu, gure ezagutza eskasa eguneratzeko edo hobetzeko asmoz. Astia baldin badugu. Hizkuntzekin, gauza bera: hainbat testu topa ditzakegu sarean, baita ingeles edo gaztelerazko literatura klasikoa ere. http://www.cervantesvirtual.com/portales/literatura/ web orrian, adibidez.
Salbuespen bat dago, ezetz asmatu. Euskara. Euskal klasikoen gordailuan sartu nahi eta ezin. Debekatuta dago. Esteka sakatzen dudan bakoitzean, zera irakur dezaket: “Eduki hau blokeatuta dauka zure erakundeak. Kategoria: Entertainment.” Entertainment horrek aisia esan nahi du, entretenimendua, denbora pasa. Euskal literatura aisialdirako izan daiteke noski, eta gomendagarria oso. Baina euskara ikasteko baliabide egokia ere bada, Osakidetzak langile guztion eskura jarri beharko lukeena, erdal literaturarekin egiten duen bezala.
Fruitutik ezagutzen da zuhaitza, obretatik pertsonak.Bistan da zeintzuk diren gure zuzendaritzaren ardurak eta lehentasunak, non daukaten gogoa, zein da euren hizkuntza. “Txarkeria handienak auzoan baino hobeki miresten dira txikienak etxean” irakur dezakezu klasikoen gordailuan. Kalte txikia izango da, ez da agian lehentasunezko auzia, izan ere pazienteei osasun arreta euskaraz ematea (gaur egun egiten ez dena) askoz garrantzitsuagoa baita. Baina Osakidetzan, gure etxean, euskarazko literatura klasikoa debekatuta egotea, miresgarria da.
Armiarma sarean harrapatuta ikusten dugu gure burua hemen.
ARMIARMA SAREA
Atalak: Sailkatu gabea
Zaldubik zera idatzi zuen behin: “Eta nola gure lotgarri hoberena gure mintzaira baitugu, beira dezagun arta handirekin.” Euskara baita euskaldun egiten gaituena, administrazioen eta mugen horma gaindi dezakeena, euskaldun guztiok batzen gaituena, gure territorio libre bakarra.
Medikua izanik, pazienteak artatzea da nire lana, eta jakin badakit euren hizkuntzan artatu behar ditudala. Euskal Herrian, euskaldunei osasun arreta euskaraz eman behar zaie eta kitto. Horretarako, baina, euskalduna izan behar, eta ez bazara, euskara ikasi beharrean zaude. Nik euskaraz ikasten dut egunero, nire pazienteei esker. Mediku izateak pribilegio hori eman dit: Beasainetik Gorlizera egin dut lan, eta milaka euskaldunekin hitz egiteko aukera izan dut.
Hizkuntzak ikastea zaila omen da, eta urteak behar dira. Gure erakundean, hots, Osakidetzan, euskaraz hitz egitea ez da derrigorrezkoa, baina meritoa denez, lan finkoa eskuratzeko lagun dezake. Gauzak horrela, lankide asko badabiltza euskara ikasten. Osakidetzak ere euskara ikastaroen deialdia egiten du urtero.
Hizkuntza bat ikasteko modu asko egongo dira. Horietako bat irakurtzea izan daiteke. Euskaraz irakurtzeko hainbat aukera daude, eta esaterako, euskal literaturaren gordailua sarean daukagu eskura, http://klasikoak.armiarma.eus/ weborrian.
Osakidetzan, jakingo duzuenez, ordenagailuekin egiten dugu lan, hainbeste ezen zuei, pazienteei begira egon baino, pantailari begira gaude. Ordenagailuaren bitartez, aldi berean, datu baseak eta aldizkari akademikoak ere irakur ditzakegu, gure ezagutza eskasa eguneratzeko edo hobetzeko asmoz. Astia baldin badugu. Hizkuntzekin, gauza bera: hainbat testu topa ditzakegu sarean, baita ingeles edo gaztelerazko literatura klasikoa ere. http://www.cervantesvirtual.com/portales/literatura/ web orrian, adibidez.
Salbuespen bat dago, ezetz asmatu. Euskara. Euskal klasikoen gordailuan sartu nahi eta ezin. Debekatuta dago. Esteka sakatzen dudan bakoitzean, zera irakur dezaket: “Eduki hau blokeatuta dauka zure erakundeak. Kategoria: Entertainment.” Entertainment horrek aisia esan nahi du, entretenimendua, denbora pasa. Euskal literatura aisialdirako izan daiteke noski, eta gomendagarria oso. Baina euskara ikasteko baliabide egokia ere bada, Osakidetzak langile guztion eskura jarri beharko lukeena, erdal literaturarekin egiten duen bezala.
Fruitutik ezagutzen da zuhaitza, obretatik pertsonak. Bistan da zeintzuk diren gure zuzendaritzaren ardurak eta lehentasunak, non daukaten gogoa, zein da euren hizkuntza. “Txarkeria handienak auzoan baino hobeki miresten dira txikienak etxean” irakur dezakezu klasikoen gordailuan. Kalte txikia izango da, ez da agian lehentasunezko auzia, izan ere pazienteei osasun arreta euskaraz ematea (gaur egun egiten ez dena) askoz garrantzitsuagoa baita. Baina Osakidetzan, gure etxean, euskarazko literatura klasikoa debekatuta egotea, miresgarria da.