Jende asko etortzen da kontsultategira, baja eskatzera. Aitzakia eske dabilena erraz antzematen da, baina ez da horrelakorik izaten; gogoz kontra sarri, eta ez alferkeriagatik, etortzen da jendea guregana. Bajari lanerako ezintasun iragankorra edo aldi baterako ezintasuna deitzen zaio medikuon hizkera teknikoan; ondo joanez gero osatuko delakoan batetik, eta lanera joateko gauza ez delako bestetik.
Lanerako ezintasuna medikuok preskribitzen dugu; tratamendua da berez. Atseden hartzea, norberaren osasunaren kalterako den zerbait ez egitea, edo norbanakoaren zein ingurukoen ahalegin guztiak gaixotasunari aurre egiten jartzea, behar beharrezkoa da askotan, uste duguna baino gehiago. Lanerako ezintasuna, baja, ez litzateke eskatu behar; medikuak eskaini beharko luke, pazientearen beharrak eta egoera aztertuz, pazientearen eskaerei aurrea hartuz beti. Medikuok ez gara perfektuak, zenbait zerbitzu buru edo kudeatzaile ezik, eta askotan ez gara konturatzen, ez diogu egoerari neurria hartzen, eta pazienteak baja ematea eskatzen digu.
Lanerako ezintasun iragankorrak gaizki ikusiak daude, baita Osakidetzan ere. Esan nahi baita Osakidetzako zuzendaritzak ez duela nahi osasun langileok baja hartzea, ezta medikuok gure pazienteei baja eskaintzea ere. Zergatik diot nik hori? Azken hilabetotan, gure jarduera zorrotz aztertuz, laneko absentismoaren datuak bidaltzen hasi zaizkigu, aldi berean medikuen arteko konparaketak eginez Hau da, zein den gure jarduera-eremuaren baja kopurua, absentismoaren batezbestekoa eta horrelakoak.
Datuek errealitatea izkutatzen dute. Bajak preskribitzen ditugula esaten zaigu, behar bada aldameneko medikuak baino gehiago. Ez dute pazienteen adina kontuan hartzen, euren lan mota, gizonak edo emakumeak diren, edo lanerako ezintasunaren zioa. Esan gabe doa laneko istripuek eragindako bajak ez daudela gure esku, eta ez dugu horren gaineko informaziorik jasotzen. Estatistika aldetik informazio faltsua da, alborapena goitik behera. Ez da fidagarria.
Mezu inplizitua da, sortzez argia baina ez hain garbia: baja gehiegi preskribitzen ditugu medikuok. Jende asko etortzen da baja eskatzera. Laneko ansentismoa oso altua da. Besteen gaizki esaka dabilenak entzungo balitu bere bekatuak! Nahiago nuke jakin zeintzuk diren gure pazienteen lan baldintzak, lanean jazarpenik dagoen edo ez, egiten duten lana osasuntsua den edo ez. Euren osasuna baita, edo izan behar luke, gure helburua. Baita Osakidetzarena ere.
Horregatik, zera eskatu diot nire unitateko buruari: aurreantzean ez bidaltzeko horrelako informaziorik, horrelako mezurik, mesedez. Ez daukat interesik, ez nabil dirua biltzen. Pazienteari aurrea hartzen saiatuko naiz, baja nik eskaintzen eta preskribitzen, pazienteak behar duenean. Bide batez, zuzendariak euren eginkizuna betetzera bidaliko ditut; antzarrak ferratzera, alegia.
LANERAKO EZINTASUNA
Atalak: Sailkatu gabea