Osakidetzak II Euskara Planaren bitarteko ebaluazioa plazaratu du, eta, intxaurrak hamalau, emaitza ona izan da. Azken hiru urteotan aurrera egin da helburuen lorpenean. Datuak objetibotasunez aztertuz gero, lau.
‘Historia klinikoa elebitan’ lantaldean nengoela, zera iradoki nion Euskara Zerbitzuari: hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenen langileen portzentajea tokian tokiko euskaldunena baino altuagoa izatea.
Itxura batean ideiaz jabetu dira, eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) ebaluazioak hori berresten du. Langile elebidunen portzentajea % 41 omen da gure unitatean, EAEko euskaldunena (% 37) baino handiagoa.
Hori datuen erabilera maltzurra da, gezur borobila. Debagoieneko euskaldunen portzentajea % 66 da, populazioaren bi heren. Langile elebidunen portzentajea, beraz, % 70 gutxienez izan beharko litzateke, proposatutakoarekin benetan bat egiten badute. Gauzak horrela, ebaluazioak zera adierazten du: ez dago datuen erabilera objetiborik.
Datuak nahierara erabil daitezke, baina askoz garrantzitsua da zer neurtu nahi duzun. Izan ere, Planaren funtsa euskararen erabilera bultzatzea da. Eta erabilera ere neurtu daiteke, nahi izanez gero.
Datuak egon badaude. Neurgarriak, objetiboak. Azken hogeita bost urteetan esaterako, 1.400.000 pertsona artatu ditu Osatekek, baina ez dago erresonantzia bat ere ez euskaraz. Zero, huts. Hutsaren hurrengoa euskararen erabilerari egin dion ekarpena.
Milaka ekografia burutzen dira urtean zehar, baina zenbat euskaraz? Denak gazteleraz. Milioi laurden ospitaleratze, milioi bat alta txosten larrialdi unitateetan. Zenbat euskaraz? Bat ere ez. Zenbat kontsulta egiten dira euskaraz? Ez dago esaterik, erabilera ez baita neurtzen.
Euskara Zerbitzuak hizkuntza eskakizunak neurtzen ditu, eta egia da aurrera egin dugula. Zoritxarrez, helburuen lorpenak ez du ezertarako balio, helburuek mamirik ez badaukate. Ilargiari edo hatzamarrari begira egotea, ez dago alde handirik egia esan. Hizkuntza-eskakizunek ez dute langile elebidunik bermatzen, are gutxiago arreta euskaraz.
Lasai, hizkuntza-eskakizunak derrigorrezkoak izan behar direla ez dut zalantzan jartzen. Egia esan ez dira, eta horren froga Debagoieneko pediatria zerbitzua da, zeinean hizkuntza-eskakizunak kendu dituzte. Non eta eremu euskaldun batean. Horra hor datu objetibo bat.
Datuak eta lehentasunak nola, hala behiak eta gurdiak gurean. Lehenik eta behin, gizartearen beharrak aztertu behar dira, eta ondoren zerbitzuak eta, noski, giza-baliabideak, hautemandako beharren arabera antolatu. Osakidetzan gurdia jarri dute behien aurretik. Profesionalen eta zerbitzu buruen interesak erabiltzaileen eskubideen aurretik jarri dituzte, eta irizpide administratiboak osasun jardueraren oinarrien gainetik.
Ardatzaren kirrinka entzuteko gurdi mantsoegia da egungo Euskara Plana; nekez egingo aurrera, lehentasunak errotulazioan eta hizkuntza-eskakizunetan jartzen baditu.
Hizkuntza-eskakizunak, lorpenak, erabilera. Helburua pazientean zentraturiko arreta ematea da. Oraindik ez dugu ikasi.
Euskara Planaren ebaluazioa
Atalak: Sailkatu gabea