Albako haizeak
Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
- Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
- iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
- Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan
Ultraeskuindarren nahigabeko bultzada independentziari
Atalak: Eskozia
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Hiru astetan Europako Parlamenturako hauteskundeak ospatuko dira eta Eskozia eta Erresuma Batuaren arteko haustura are eta nabarmenagoa egin liteke data honen ostean.
Inkestek diotenez, Ingalaterran UKIP (Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia) alderdi ultraeskuindar eta antieuropearrak irabaz litzake hauteskundeak gobernuan dauden kontserbadore eta liberal-demokraten aurretik.
Nigel Farange, UKIP alderdiko burua. (Argazkia: STV)
Alderdi burua, Nigel Farange, indarrez iritsiko da hilaren 25eko bozka egunera. Aurreko mendearen hasieran Laboristak parlamentura iritsi zirenetik, inor ez da horrelako indarrez sartu britainiar politikan. Alderdi nazionalistatzat definitzen du bere burua, nazioa Erresuma Batua dela aldarrikatuz. Aldiz, bere jarraitzaileen artean, desberdintasun handia dago Ingalaterran eta gainontzeko nazioetan.
Londresen Europar hauteskundeak irabaztetik gertu ibiliko bada, Eskozian edo Galesen ez du ia babesik jasoko. Eta honek, erlazio zuzena izan dezake Eskozian ospatuko den erreferendumarekin.
Bi errealitate ezberdinek, berriz ere, aurrez aurre eginen lukete talka. UKIP Eskoziaren independentziaren aurka dago, baina Ingalaterran irabazteak, eskoziar asko bultza litzake beste bide bat hartu eta independentziaren alde egitera. Aldea ez da handia, eta edozein puntuk eman diezaioke independentziaren aldeko kanpainari behar duen azken bultzadatxoa.
Migrazio politika guztiz kontrakoak aurkeztu dituzte mugaren alde batean eta bestean. UKIPek hauen eskubideak eta kopurua murriztu nahi dituen bitartean, Eskoziako gobernuak aukerak eta laguntzak eskaini nahi ditu migrazioa bultzatze aldera. Honetaz gain, alderdi ultraeskuindarra Europar Batasunaren aurka agertu da, eta Erresuma Batua klub horretatik irteteko erreferendumaren aldeko apustua egin du. Eskozian aldiz, independentziaren aldeko kanpaina ofizialaren diskurtsoaren parte garrantzitsua da EBean mantentzea.
Modu honetan, SNPk (Eskoziako Alderdi Nazionalak) “Markatu Eskozia Europan” kanpaina jarri du martxan maiatzaren 25eko hauteskundeetarako, baina iraileko erreferendumari begira, ultraeskuindarrek Ingalaterran emaitza on bat lortzea izan daiteke independentziaren aldeko emaitzarik indartsuena.