Altxa (odol) kopa hori!
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Nola deskribatu hilerokoak etxetik kilometro batzuetara eta koparik gabe harrapatu ninduen azken aldia? Nire odol-jarioarentzat erabiltzen dudan silikonazko ontzira ederki ohituta ordurako, ahaztuta neuzkan konpresa eta tanpoien sailera egin ohi nituen osterak, ahaztuta hileko egun horietarako merkatuak emakumeoi eskaini ohi digun produktu sorta zabalaz. Hegodun eta hegorik gabeko konpresak, gauekoak eta egunekoak, tamaina ezberdinetako tanpoiak, tutu aplikadore edo tutu aplikadore gabeak, plastikodun tutudunak, kartoizko tutudunak… eta nola ez, zure hanka arteari darion alu usaina lorategiko edozein liliren lurrunengatik ordezkatzea ahalbidetzen duten ‘salvaslip’, konpresa, tanpoi eta toallatxo higienikoak! Basamortu erdian noraezean dabilen pinguino baten gisan, zeharo nahastuta, kanpoan emango nituen egunetarako hornidura bezala balio izango zidan konpresa pakete ekonomikoena hartuta atera nintzen dendatik, aurretik luxuzko produktuak izan ohi duten BEZa ordainduta, noski.
Atera ditzala kontuak interes txikiena duenak. Gutxienez 30 urtez izan ohi du hilerokoa emakume bakoitzak, eta demagun bi hilabetean behin konpresa/tanpoi kaxa bat, ‘salvaslip’ kaxa bat eta toallatxo pakete bat erabiltzen dituela (8€ behetik jota). Nire kalkuluen arabera, emakume bakoitzak urtean 48€ xahutzen ditu produktu hauetan, 1440€ hogeita hamar urteren buruan. Kapritxo galanta hilerokoarena, ez omen da hau oinarrizko produktua, ez behintzat gizarte androzentrista honetan. Gizonezkoek odola isuriko balute (uler bedi hanka artetik) kontua ezberdina izango litzatekeelakoan nago. Zorionez, koparen salmentak hilerokoa izateagatik luxuzko artikuluen BEZ-a ordaintzeari uko egitea posible egiten digu, 30€ inguru balio dituen gailu honek zenbait urte iraun baititzake.
Dena den, hilerokoaz ematen ditugun egunetan erabili ohi diren produktuen alternatibatzat ditugun kopa zein konpresa berrerabilgarrienganako hautua egitearen arrazoia ez da ekonomikoa bakarrik. Eurotan egin berri dugun kalkulu hori hilero erabiltzen diren konpresa/tanpoi unitatetan egingo bagenu, bat baino gehiago ikaratuko litzake sortzen dugun zabor kantitateaz. Txilen egindako ikerketa baten arabera, hilerokoa duten 100 emakumeko 6.500 kilo zabor sortzen dira urtean. Biderkatu zifra hori hilerokoa duten munduko emakume guztiengatik, eta jarri pentsatzen momentu batez sortzen dugun zabor mendi degrada ezin eta kutsakorraren larritasunaz.
Faktore ekonomiko eta ekologikoak alde batera, bada beste arrazoi potolo bat konpresa, tanpoi, toallatxo higieniko eta ‘salvaslipak’ baztertzeko. Goazen, bada, gure osasunaz hitz egitera. Dioxina, Poliakilatroa, Rayon-a eta Asbestoa, horra hilero gure alu maiteetan kalteak eragiten dituzten osagarri kimikoen izenak. Dioxina izenez bataiatutakoa, toalla, konpresa eta tanpoiak zuritzeko erabiltzen den osagarri kimiko toxikoa da. Osagarri honek ugaltze organoak kaltetzeaz gain, immunitate-sisteman eta gorputzeko gainontzeko ehun guztietan eragiten du. Gorputzean metatu ohi den kimiko hau oso kantzerigenoa da, eta honi dagozkio endometriosis izenez ezagutzen den gaixotasuna, edota hilerokoan zehar pairatu dezakegun mina, besteak beste. Adituen arabera, osagarri honen dosi batek erraz hil dezake arratoi bat.
Poliakrilatoa, aipatu bigarren kimikoa, isuriak xurgatzen dituen hauts zuri kimikoa da. Osagarri hau, Rayonarekin batera, aski ezaguna den eta kasurik txarrenean heriotza eragin dezaken ‘shock toxiko’-arekin lotuta dago.
Rayona, bestalde, petroleoa, ikatza eta zura bezalako materialetatik eratorritako kimikoa da. Honek, odola eta menstruazio fluxuak geldiarazten ditu, azalari normaltasunez arnastea ekidinez. Honen erabilpenak hezetasuna atxikitzen du, gorputzeko transpirazioa areagotuz. Hori dela eta, aluan zauriak sortzeaz gain infekzioak sortu ditzake.
Arbestoa ostera, teilatan, lauzetan, autoko frenoetan, margoetan, zementuan edota tanpoi eta toallatxoetan aurkitu daitekeen mineral multzoa da. Dioxinarekin batera, hau ere kantzerigenoa da oso. Illinoiseko unibertsitateko Donna C. Booisseau-k adierazitakoaren arabera “tanpoien industriak arbestoa erabiltzen du bere produktuen ekoizpenean hilerokoa daukaten emakumeek odol gehiago isuri dezaten eta produktu hau gehiago saldu dadin”.
Emakumeenganako indarkeria eguneroko ogia dugu munduko edozein txoko, kultura eta klase sozialetan. Hil egiten gaituzte eta ez zaie axola, hil egiten gaituzte… eta negozioa egiten dute gainera. Aski da, erakutsi dezagun gure interes nagusiak hodeiek zein usain duten jakitetik haratago doazela, nahiago dugula errebelde izan emakume fin baino, ez daukagula hegodun konpresen beharrik segurtasunez jokatzeko, eta gai garela gure gorputza autogestionatzeko. Alu intsumiso bezala aspertu arte errepikatuko dut geure gorputzak direla gune politiko oinarrizkoenak, aspertu arte deklaratuko diot gerra sistema kapitalista patriarkal honi eta gogaitzeraino egingo diot mehatxu ISURITAKO ODOL BAKARRA, GEURE HANKA ARTEKOA IZAN ARTE!
Emakume, altxa (odol) kopa hori!
Kaixo Amaia,
Interes handiarekin irakurri dut zure artikulua. Behin baino gehiagotan gaia atera denez, sortzen dituen arazo eta gaixotasunez jakinean nengoen, nahiz eta agian artikulu konpleto eta zehatzena hau iruditu.
Zurekin bat nator, osasunarentzat ez da batere ona, produktu kimiko artifizial ugari baititu… baina garbitzen diren kotoizko ohialek lan asko ematen dute eta eroso bizi nahi dugu.
Plastikezko tutuak ere… gorputzarentzat kaltegarriak diren osagaiak izango ditu ba. Plastikezkoa denez, petroliotik eratorritako osagaiez egina dagoenez, eta industria kimikoak ekozietn duenez… gorputz barruan denbora labur batez bada ere horrelako osagai batek… bere substantziak utzi behar dituelakoan nago. Gogoratu, boteilako urek ere beren osagaiak urera pasatzen dituztela eta gaur egun osasunarentzat kaltegarriak direla esaten dutela… batez ere bisfenol A delakoaren kontura.
Beraz zertaz fidatu behar dugu ? Esan bezala industrial bere interesak dauzka, batak edo besteak, eta ematearen erosotasuna edo osasuna bigarren planoan utzio dutelakoan nago…
Ondo izan.
Mila esker, azkenean artikuku on bat odolari buruz
EARRA!
Kaixo,
Bibliografia jar zenezake mesedez?
Eskerrik asko
Aupa neskak!
Joe, hau sorpresa sartu eta iruzkin hauekin topo egitea, benetan! Mila esker!
Miren, egia da esaten duzuna, behin erabili eta botatzeko konpresetara ohitu izan gaituzte ia emakume guztiak, eta kotoizko oihaletara pasatzeak lan gehiago dakarrela suposatzen dut. Suposatzen dut diot, zeren nik oraindik ez dut horrelakoekin probarik egin, urte pare bat daramatzat soilik kopa erabiliaz, eta oraintxe kotoizko konpresak erostea planteatzen nabil… izan ere batzutan hilerokoaren lehen egunean uteroa uzkurtu egin ohi zait, eta kopa inkomo xamar nabaritzen dut. Nik uste, egun solteetarako baldin bada ez daukala zertan inkordio bat izan. Bestalde, hileroko guztia konpresarekin ibili nahi badugu, pare bat oihaltxorekin komodoagoa izan daiteke… egun batean bat jarri, eta hau garbitu bitartean bestea jarri. Ez dakit, ignorantziatik egindako nire hipotesia besterik ez da… proba egindakoan segurtasun gehiagoz hitz egin ahalko dut 😉
Argi dagoena zera da, ‘higiene femenino’ izenez ezagutzen dugunaren industriak eskaintzen digunak arazo larriak dakartzala. Nik jarritako osagai kimikoak ezagutzera eman dira, baina zuk aipatutako plastikozko tutuen osagaiak ere hortxe daude, ixilpean. Pertsonalki, nahiago dut kopa egosten jartzearen edo oihalak garbitzearen lana hartu, nire gorputza osagai hauen erasopean jarri baino. Dena den, hori erabaki pertsonala da, hauek dakartzaten erantzukizunak bakoitzak hartu behar ditu eta.
Bada, hala ere, atentzioa deitzen didan ikuspuntu bat. Emakume askok kopa zein oihalak baino betiko konpresa eta tanpoiak nahiago dituztela diote, ez erosotasuna gaitik, baizik eta ‘garbiagoak’ direlako. Maiz entzun izan dut norbere hatzaparrak aluan sartzea eta eskua norberaren odolarekin zikintzea ‘zikina’ dela, eta benetan, horrek arduratu egiten nau. Uste dut pentsemendu hori inkonszienteki gure sexua ‘zikintzat’ hartzen dugulako ematen dela…eta kopa erabiltzea, adibidez, inkoszeientean eraiki diguten hori deseraikitzeko eta gure gorputza ezagutzeko bide ona iruditzen zait. Hileroko etxeko lantxoa, jejeje.
Beraz, motzean, nire ustez bakoitzak erabaki beharko luke zertaz fidatu… baina erabaki hori zihurtasunez hartzeko informazioa jasotzea ezinbestekoa da. Arazo potoloena, azken finean, hortxe egon daiteke: konpresa eta tanpoiak saltzen dizkigutenek ez digutela hauen osagaien berri ematen, gurekin jolasten dutela alegia.
Mir, artikulutxo hau idazteko erabili dudan iturri bakarra Accionfem-ek argitaratutako beste artikulu hau izan da:
http://accionfem.wordpress.com/2014/04/04/veneno-para-el-cuerpo-y-la-tierra-toallas-higenicas-protectores-diarios-y-tampones/
Dena den, sarean kuxkuxeatu ezkero, bada zer irakurri 😉
Eskerrik asko Amaia gure odol kopekin topa egitera gonbidatzeagatik!
Badira ia hamabost urte kopa menstruala erabiltzen dudala (kopa berdina urte guzti hauetan) eta egia esan nire gorputzaz eta zikloaz askoz ere kontzienteagoa izatera eraman nau. kopa hau silikonazkoa da eta inertea da, hau da, ez du inolako hondakinik uzten gure gorputzean. Silikona silizearen eratorria da eta silizea naturan aurkitzen den materiala da. Kotoizko konpresa berrerabilgarriak ere erabiltzen ditut batzuetan, askotan nire odola gorputzetik nola ateratzen den sentitzea gustatzen zait eta. Gero garbitu egin behar dira eta lote bat izatea komeni da (6-7) . Niretzat hilerokoa izan ostean konpresa hauek garbitzea erritual txiki bat bezala planteatu dezakegu; konpresak garbitzearekin batera, ziklo berri bat hasiko dugu eta nolabait esateko ziklo bakoitzak, emakume berri bat izateko aukera ematen digu…
Opcions aldizkariko 36.zenbakian konpresa/tanpoi eta pixoialei burzuko informazioa dago:
http://opcions.org/sites/default/files/revistas/opcions36castellano.pdf
Gai honen inguruan “La Luna en Ti” documentala ikustera gonbidatuko nuke ikusi ez duena, hilerokoaren tabua desmuntatzen duen luzemetraia. “Luna roja” liburuak gure zikloa ulertu eta onartzen laguntzen du…
Gai honen inguruan hainbat liburu eta material dago, gero eta gehiago! Bazen garaia. Ea tabuak apurtu eta gure gorputzaz eta feminitateaz libreki gozatzen dugun! Unblenble!
Ze interesgarria zure ekarpena Oihane! 15 urteko esperientziatik hitzegiten duenarengandik badaukagu zer ikasi, milesker jarritako informazio, artikulu eta iritzi pertsonalarengatik! Oraintxe bertan ekingo diot Opcions-eko artikulua irakurteari.
Neuk ere, zuk bezala, ‘La Luna en Ti’ dokumentala ikustera gonbidatuko nuke jendea… eta zergatik ez, ‘Luna Roja’ liburua irakurri eta honek azaltzen digunaz gure faseak aztertzera. Zure hitzak errepikatuz, ea tabuak apurtu eta gure gorputzaz eta feminitateaz libreki gozatzen dugun!
Unblenble! 😉