Desokuparen porturatzea, okupazioaren kriminalizazioaren eskutik
Alerta jo du Portugaleteko Giza Eskubideen Bulegoak orain egun batzuk publiko egindako oharrak. Bertan jakinarazten zenez, etxegabetze estrajudizialak egiten dituen Desokupa enpresa pribatuko kideak Portugaleten aritu dira azkenaldian, alokairuan bizi den emakume bat eta honen ardurapeko adin txikikoa etxetik kanporatu asmoz. Antza denez, emakumeari beltzean zion egina alokairu kontratua jabeak, eta orain ez dio berritu nahi. “Egoera hori izanik, jabeak ezin du auzitara jo bera delako...
Read MoreBilboko geltokian jaitsi da Anai Handia
Behinola harro jantzitako Europako hiririk onenaren urrezko dominak orain besteren paparretan distira egiten badu ere, puntako hiriburu iduria mantendu nahirik temati jarraitzen du Bilbaok –uler bedi a tartekatua intentzionalitate osoz jarritako hizki gisa-. Egiari zor, itxurak zaintzeko xedeari ez zetorkion lar ondo hiriak oraintsu arte izandako autobus geltokia, baina hori iraganeko traba izatera igaro da dagoeneko. Azaro amaieran estreinatutako Bilbao Intermodal geltoki berriak ordezkatu...
Read More
Iruzkin berriak