Komunitatearen ongizateak ez du poliziarekin errimatzen
Biharamunean alarma egoera ezarriko zela jakinik bildu ginen lagun artean. Kosta egiten zitzaigun zein egoeratan murgiltzear ginen imajinatzea, baina aurretik genuena ez zela egun batzuetarako itxialdi hutsala izango eta gauzak errotik aldatzera zihoazela iradokitzera zetorren sentimendua hasia zitzaigun barrenean ernaltzen. Berriz bildu arte luze itxaron beharko genuela susmatu genezakeen, eta perspektiba belztuz, koronabirusaren hedapena tarteko jendartean zabaltzen hasitako zenbait jarrera...
Read MoreKoronabirusa kontrolatzeko aplikazioak eta muturreko zelatatzea
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du koronabirusa prebenitzeko eta kasuen jarraipena egiteko aplikazioa sortuko duela. Hainbat herrialdetan erabili den formula mesfidantza iturri da, herritarren muturreko jagoletza normalizatu dezakeelako. IƱigo Urkulluk ostegunean egindako agerraldian hainbat neurri aipatu zituen koronabirusari aurre egiteko, tartean sakelakoetarako aplikazio baten sorrera. Hainbat herrialdek egin dutenari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak ere bere egin du sistema. Azaldutakoaren...
Read MoreItxialdian indarkeria matxistari nola aurre egin
Koronabirusaren aurrean alerta-egoera ezarri ondotik hainbat neurri hartu dituzte agintariek, eta herritarrok etxean ixteko agindua jaso dugu. Alabaina, konfinamendua COVID-19aren aurrean prebentzio neurri izan badaiteke ere, gure osotasunaren eta osasunaren kontra atentatu dezaketen arriskuak indartu ere egiten ditu, indarkeria matxista kasu. Izan ere, egoerak emakume asko beren erasotzaileekin isolatu ditu, eta lau pareta artean gertatzen dena ikusezina den heinean, indarkeria matxista kasuak...
Read More
Iruzkin berriak