Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko urria
Gonbidatu deserosoak
Atalak: Sailkatu gabea
Hitzokin betetzen ari naizena bezalako espazioetan, iritzi kutsuko edukietan, gaude azpiordezkatuen emakume kazetariok. 1994an %16koa zen emakume kazetarien presentzia Iritzi Sailean, Emakunderen txosten batek jasotzen duenez. Eta hogeitaka urtean gutxi aldatu da panorama, Hego Euskal Herriko egunkarietan argitaratutako iritzien %21 baitzen emakumeek sinatutakoa, EHUko Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikerketa-taldearen 2018ko datuen arabera. Generoaren arabera, kazetaritzan aritzen garenok esateko daukagunari ematen diogun garrantziaren edota zilegitasunaren desoreka nabarmena da.
Patriarkatuak kazetaritzan duen islaren adierazleetako bat besterik ez da plazaratutakoa, desparekotasuna beste hamaika formatan ere azaleratzen baita. Horietako zenbait jasotzen ditu Martxoak 8aren bezperetan El Salton argitaratutako ¿Por qué el feminismo es más una lucha que una realidad en las redacciones? (Erredakzioetan zergatik da feminismoa borroka bat, errealitatea baino gehiago?) erreportajeak. Tituluak aurreratzen dio hipotesi nagusia irakurleari: feminismoa ez da egikaritutako zerbait erredakzioetan, borroka baizik. Eta lehen lerroan mahaigaineratzen da horren arrazoi nagusitzat jotakoa: “Botere eta korporatibismo maskulinoak zaildu egiten dute praktika feministak eta kazetaritza feminista modu orokortuan txertatzea”. Bat nator azpimarratutakoarekin. Halere, esango nuke badela, aipatutakoekin batera, parekidetasuna oztopatzen duen mekanismo sotilagorik –eta hortaz, indartsuagoa izan daitekeenik–.
Belen Gopeguiren Tiroa kontzertuaren erdian: eleberrietan politikaz aritzeari buruz (Txalaparta, 2011) lanaren hitzaurrean, erdigunera iristen diren bazterreko gorputzez mintzo da Eider Rodriguez. Hala gertatzen denean stablishmentaren mekanismoa zein izan ohi den azaltzen du: “txuleta zatia” jaurti ohi die heldu berriei, eta horien arreta desbideratuta, une hori probesten du beharrezko egokitzapenak egiteko, presentzia berriarekin ere denak lehengo logika eta martxari eutsi diezaion. Modu horretan, oreka berri bat, aurrekoaren aldaera sotil bat, ezartzen du: “Aurrerantzean zapalduei kexatzeko baimena emango zitzaien, baldintza batekin: biktima papera onartu behar zuten eta inolaz ere ez ziren ahaleginduko ez zegokien beste paper bat jokatzen (…) Ordenan integratu nahi izango dira, ordena irauli behar ez izateko”. Beste hitz batzuekin esanda: toki bat esleitzen zaie, baina mugatua eta edozein mugimendu aurreikusgarri bilakatzen duena, indarrean den ordena desorekatu dezakeen ororen suhesi.
Emakume gisa kazetaritzan betetzen dudan tokiaz hausnartzerakoan, hitzok oihartzun egiten dute nire baitan. Eta zentzu horretan, hainbatetan entzunagatik, ezagun zait El Saltoko erreportajean iturri batek dioena: emakume izateagatik, ulertutzat jotzen dela guri dagozkigula zenbait gai (indarkeria matxista kasuak, Martxoak 8, “bigun” kontsideratzen diren gaiak…), horien jarraipena egin nahi ez badugu ere. “Dagokigun paperak” mugatzen gaitu sarri, hori ere paper erre bilaka daitekeen arren. M8ko gertakaria horren adibide: manifestazioaren jarraipena egiten ari nintzela garrasi batzuk aditu nituen bizkarrean; laupabost gizon kazetari ziren, kamerak eskuan, fokuratuta zeukaten espazioan genbiltzan gainontzeko kazetarioi baztertzeko esanez. Beren lana besteonaren gainetik balego bezala. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, paradoxikoa iruditu zitzaidan, gutxienez. Eta ikaragarri argigarria ere bai. Keinu sinpleenek esplizitatu baitezakete egunerokoan inplizitua den logika oso bat: batzuon lana bigarren mailakoa eta ordezkagarria dela (baita “dagozkigun gaietan” ere), eta oraindik orain gonbidatuak besterik ez garela festa honetan, adibidez.
Inoren festan egonik, ez ote da lizentzia lartxo hartzea zer eta gauza hauetaz hitz egiteko ahotsa altxatzea, non eta iritzi artikulu batean. Beinke, zeinen esker txarrekoak izan daitezkeen gonbidatuak.