Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko urria
Birziklatu, arren
Atalak: Sailkatu gabea
Itsaso erdian zulaturiko txalupa bat, eta barruan pertsona bat, kubo bat eskutan hartuta ontzira sartzen ari den ura berriz itsasoratzeko ahaleginean, ekidinezina begiztatzen den urperatzearen aurrean ur azalean mantentzeko ahalegin desesperatuan. Irudi hori erreproduzitzen da nire baitan arazo jakin baten aurrean muinera ez doan konponbidea proposatzen denean. Bereziki, egiturazko arazoentzat aterabide indibidualak proposatzen direnean.
“Akaso ez dio inork zuloari erreparatuko, dedio!?”. Krisi ekologikoaren harira ere maiz erreproduzitu dudan irudia da. Zeren, produkzio eta kontsumo eredu kapitalistak eragindako desmasiaren aurrean ere joera nagusitua da arreta norbanakoongan jartzea, zenbait eskakizun helarazteko: kontsumo arduratsua egitea, birziklatzea… pentsa, konpainian dutxatzea ere iradoki zaigu. Horren ondoan, eredu kapitalista zalantzan jartzea eta ortzi-muga bizigarriak irudikatzea ez da joera hain usatua. Eta ez gaizki ulertu, honekin ez naiz esaten ari zenbait ohitura moldatzea eta heldu den kolapsoaren erroa borrokatzea bateraezinak direnik, bide bat ala beste aukeratu behar denik. Baina nola esan: autoa elkarbanatzeak ez gaitu amildegian behera erortzetik libratuko, kapitalismoa gainditzeko estrategiarik eta alternatibarik ez badaramagu guanteran. Maila indibidualean egindako aldaketetara mugatuz gero amiltzera kondenatuta geundeke.
“Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da”. Chico Mendes militante brasildarraren hitzak gogora ekartzekoak dira. Izan ere, krisi ekologikoa guztion ardura izanik ere, ez da guztiona –ez behintzat hein berean– egoera honetara iritsi izanaren erantzukizuna. WFF Munduko Natura Funtsaren arabera, Mendebaldeko herrialdeetan Hegoaldekoetan baino nabarmen handiagoa da biztanleko aztarna ekologikoa, eta herrialde bakoitzean ere, klase sozialaren arabera ez dute berdin kutsatzen batzuek eta besteek. Oxfam-Intermon-ek egindako ikerketaren arabera, populazioaren %1 aberatsena karbono emisioen %15aren erantzule da, eta biztanleriaren %50 pobreenak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du. Gutxiengo pribilegiatu horrek ere esfortzu eco-friendlyak egingo balitu, sikiera… Baina jet pribatuak zerbaitengatik dira pribatu, ez dira elkarbanatuak izateko diseinatu. Pentsatzea ere.
Eta hala gabiltza. Hondamendi erabatekora bidea gelditu asmoz ontziratu gabeko elikagaiak erosten dihardugun bitartean, Lufthansak bidaiaririk gabeko milaka hegaldi gauzatu ditzake hegan egiteko duen ordutegia ez galtzeko, adibidez. Ororen gainetik, ez dadila kapitalaren zirkulazioa eta gutxiengoaren irabazien metaketa eten. Zerbait aldatzekotan, bada, izango da auzi ekologikoa borroka antikapitalistaren eskutik doalako. Gainontzean, segiko dugu metodikoki bereizten organikoaren eta errefusaren artean, papera eta plastikoaren artean, baina hain da apetatsua kapitalismoaren logika, edozein unetan esfortzu guztiak hutseratu ditzakeela. Adibidez, interes inperialistak tarteko 1.200 kilometroko luzeradun gas-hodiei eraso eginez eta milaka tona metano isuriz atmosferara, AEBek egin bezala. Ez dakit zuei, baina neroni nahiko inozo aurpegia geratzen zait Itsaso Baltikoak metano-jacuzzia dirudien bitartean birziklatzera ostera egiten dudanean.