Amaia Lekunberri
Mundu honetako bizilagunen gehiengoa gaitu azpiraturik makinak, baina ez hargatik errenditurik. Egitura zanpatzailearen arrabotsak ezer aditzeko tarterik ematen ez badu ere, makineriarena ez den beste jardun bat antzeman daiteke honen baitan. Engranajeen hortz artean, hamaika dira birrinduak izateari erresistentzia jartzen dioten norbanako, talde eta borrokak. Herri boteretik, behetik gora, eta bizitza erdigunean jarri asmoz makineria trabatzeko ahaleginean dihardutenak. Berauek izango ditu ardatz blogak, feminismoari (zeharkatzen duten borroka guztiekin) toki zabala eskainiz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Langileen eskubideak, sintoma arinekin(e)k Langileen eskubideak, sintoma arinekin bidalketan
- Zaintzak(e)k Zaintzak, garaiotan bidalketan
- Etxebizitza lubaki • ZUZEU(e)k Etxebizitza lubaki bidalketan
- LANAREN EKONOMIA: Amazon Ezkerraldean, Klasea eta aniztasuna eta Turistifikazioa | Bilbo Hiria irratia(e)k Tourist go home bidalketan
- Errealitatea autobusean paseo bat da - halabedi(e)k Errealitatea autobusean paseo bat da bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko martxoa
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko iraila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2013(e)ko urria
Ziztadak eta beste
Atalak: Sailkatu gabea
Hasierako shock-etik, gertatzen ari zena ulertzeko zailtasunetatik, pasa gara analisi eta tesietara. Dagoeneko badakigu ziztadek sumisio kimikoa eragitea gertagaitza dela, eta beste bat dela horien efektua: espazio publikoa ez dagokigula dioen mezu patriarkala emakumeoi haragitan xakitzea. Gainera, azken asteetan ahots ezberdinek salatu dutenez, fenomenoaz egiten ari den trataerak ziztadek inokulatutako mezua indartzen du, izua hedatzen baitu eta horrek emakumeon eskubideen murrizketa baitakar: ziztatuak izatearen beldurrez utz diezaiokegu aurrez geneukan segurtasunez gauez eta kaletik ibiltzeari, harremantzeari, nahi dugun bezala janzteari… finean, espazio publikoa dagokigun eremu bezala hartu eta defendatzeari.
Borroka feministari esker irabazitako terrenoaz desjabetu eta kate motzean lotu nahi gaituzten pultsioak oso latente, aurten bereziki premiazko aurkezten zen Bilboko Aste Nagusian autodefentsa feministaren aldarri ozen eta irmoa egitea. Hala, jaien irekierarekin batera, hainbat emakumek txosnagunea zeharkatu zuten gauez Temblad cabrones! Beldurrak gurekin jai lelopean. Eta, nire irudiko, horrek harrotu zuen erbia. Manifestazioak iraun bitartean denetariko erasoak pairatu zituzten manifestariek, eta oldarraldiak segida izan zuen sarean. Ecuador Etxeak egindako manifestazioaren laburpen-bideoak 200dik gora mezu jaso zituen, –misoginia urratzen duen– matxismoaren eta eskuin muturraren kiratsa hedatuz. Zer dira erasook emakumeok eskubidez gabetu nahi gaituen pultsioaren adierazpena ez badira? Hortxe, gordelekutik kanpo eta begi bistan, erbia.
Baliteke baten batek sareko erasoei garrantzia kentzea. Maiz gertatzen zait, nik bezala urte batzuk izan arte Internet ezagutu ez zuten pertsonekin hitz egiterakoan, ondokoarekin bat ez etortzea online gertatzen denak duen transzendentziaren gainean. Baina nola utzi albo batera sarean gertatzen dena gehiengoaren eguneroko interakzioen zati bat bertan ematen dela kontutan izanik? Internet ere espazio publikoa da –luzapena, nahi bada–, zeharkatzen duten logika eta talka guztiekin, eta emakumeon aurkako oldarraldiarekin garbi antzeman daiteke hori: kalean antzeman daitekeena, anonimotasunak ematen duen “ausardiaren” ondorioz, begi bistako bilakatzen da webean. Alt-right, Incel… etiketa horien pean sarean bilduta dabiltza eskuin muturraren amua irentsi duten hainbat – zis gizon zuriak gehienak–, kontserbadurismoaren defentsan abiatutako gurutzadan, eta feminismoa dute jopuntuetako bat. Ez dakit neurtzen zenbaterainokoa, baina esango nuke badela lotura komunitate horien eta kalean gertatzen ari den emakumeen aurkako oldarraldiaren artean.
Inolako frogarik gabe, ziztadak eta mugimendu neofaxista horien arteko balizko loturak seinalatzea lartxo litzateke. Baieztatu daitekeenik bada ordea; batzuek eta besteek bat egiten dutela mezu batekin: espazio publikoa ez dagokigula emakumeoi, eta dagokigun tokira itzultzen ez garen artean, gure kontra indarkeria erabiltzeko prest daudela. Ez ditu horrek pareko egiten?