Koronabirusa kontrolatzeko aplikazioak eta muturreko zelatatzea
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du koronabirusa prebenitzeko eta kasuen jarraipena egiteko aplikazioa sortuko duela. Hainbat herrialdetan erabili den formula mesfidantza iturri da, herritarren muturreko jagoletza normalizatu dezakeelako. Iñigo Urkulluk ostegunean egindako agerraldian hainbat neurri aipatu zituen koronabirusari aurre egiteko, tartean sakelakoetarako aplikazio baten sorrera. Hainbat herrialdek egin dutenari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak ere bere egin du sistema. Azaldutakoaren...
Read MoreBihotza dugu sutan
“Ez egin iganderako planik. Sorpresa.” zioen urtarrilaren 31ko ostiral iluntzean jaso nuen mezuak. Momentu batez jakinminak eragindako blokeoa gaindituta, neurera segi nuen, intriga atze-oihal gisa. Ordu batzuren buruan, lagunaren mingainari tira ta tira, lortu nuen sorpresa haren gaineko xehetasunak ezagutzea: El Corazón del Sapo taldeak kontzertua joko zuen Arrasateko gaztetxean. Ahoz aho zabaldutako kontzertua izanik, erdi sinesgogor egin nuen Arrasateko gaztetxeko eskaileretarainoko...
Read MoreLehen lerrotik
Lerrokatu diren planetak bailiran bat egin dute nire bizitzan, epe-tarte oso motzean, pare bat irakurketak: orain urte batzuk Itziar Abadek Pikararako Nagore Garcíari egindako elkarrizketak, eta Uxue Alberdik Lisipe bildumaren baitan argitaratu duen Kontrako eztarritik (Susa, 2019) saiakerak. Lehenak Garcíaren master amaierako lana du hizpide, punk mugimendua ikuspegi feministatik aztertzen duena, eta bigarrenak emakume bertsolarien testigantzak jasotzen ditu. Bi planeta zeharo ezberdin...
Read MoreZer kontsumitzen dugu?
Hautsak harrotu ditu —sarekoak bederen— El Corte Ingles saltokiak “amaren eguna” delakoari begira egindako publizitate kanpainak. Iragarkian emakume bat ageri da, ondoko esaldia alboan: %97 besteei emana, %3 berekoia, %0 kexatia, %100 ama. Heteropatriarkatuaren arabera amatasunaren figura gorena litzatekeenari gorazarre ozen eta argia, bere buruari lehentasunen zerrendan azken postua —kasurik onenean— eskaintzen dion emakume otzan, mendeko, gurari zein ametsik gabekoaren aldarri...
Read MoreDiskurtsoa, M8aren indargune
Beste greba feminista arrakastatsu baten ateetan garela usaindu daitekeen arren, neure buruari iazkoa adinako indar erakustaldia egingo ote dugun galdetzeari ezin lagata nabil. Listoia altu jartzearen albo-kalteak, besterik ez. Erratuta dabil arduraren mamarroa, indarra emakume* kopuruaren arabera zenbatzen. Isilarazteko, aurtengo greba deialdiari begira Mugimendu Feministak azpimarratu duena aurpegiratzen diot: jendetsua izateaz gain, diskurtso politikoaz hornituriko emakumez* osatua izateak...
Read MoreErrealitatea autobusean paseo bat da
Gasteizko autobus batean, astegun buruzurian eta egun argiz, eraso arrazista bat. Tolestu gabeko patinete baten aitzakian, autobus gidaria jatorri atzerritarreko emakume bati oldartu zitzaion. Txoferrak ez ezik, hainbat bidaiarik ere hitzez eraso egin zioten: “Hona zatozte eta dena kentzen diguzue” edo “emakumea zarelako, bestela egurtuko zintuzkedan” bezalako esaldietatik hasi, eta “militarra naiz, hogei urte daramatzat zu bezalako jendea akabatzen” gisakoetaraino. Azken...
Read MoreEuropako hiririk onena
Akabo, pasa zaigu gainetik MTVa eta eraman ditu aurretik Bizkaiko hiriburuak makro-ekitaldira begira luzitutako apaingarri guztiak. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi joko eta konfeti artean inauguratu zuten San Nikolas metro sarrerako erloju erraldoia nola -zeinak MTV EMA heldu arteko atzera kontua egin duen-, itzali egin dira multinazional estatubatuarraren bisitaldia argiztatzeko foku itsugarriak. Azkenaldian pairatutako argi poluzioa...
Read MoreBilbao Trick or Treat
BBK Live, Red Bull Cliff Diving, Europako Errugbi finalak, UEFAren 2020ko Eurokopa, The World´s 50 best Restaurants, Bilbao Bizkaia Pride edo MTV European Music Awards bezalako ekimenek betetzen dituzte, sasoi batetik hona, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultur agenda eta aurrekontua. Instituziook makro ekimenen sukarrak jota dabiltza, sintomak ez dute dudarako tarterik uzten: agintarien ahoak ingelesezko terminologiaz eta Bizkaiko hiriburua turistaz bete dira, eta alde...
Read More
Iruzkin berriak