Barka, baina teoria hori…
Brasilgo presidente kargua hartu berri duen Lula da Silvaren aurkako estatu kolpea emateko eskatuz militarrei, Jair Bolsonaro lider ultraeskuindarraren milaka jarraitzailek presidentearen egoitza, Kongresua eta Auzitegi Gorena okupatu zituzten hilaren 8an. Gertakariak antzekotasun nabarmenak ditu bi urte lehenago AEBetan jazotakoarekin: Donald Trumpen jarraitzaileek Washingtoneko Kapitolioa hartu zuten, hauteskundeetako emaitzak ziurtatzeko. Gorka Bereziartuak Faxismoaren outfit berria...
Read MoreBirziklatu, arren
Itsaso erdian zulaturiko txalupa bat, eta barruan pertsona bat, kubo bat eskutan hartuta ontzira sartzen ari den ura berriz itsasoratzeko ahaleginean, ekidinezina begiztatzen den urperatzearen aurrean ur azalean mantentzeko ahalegin desesperatuan. Irudi hori erreproduzitzen da nire baitan arazo jakin baten aurrean muinera ez doan konponbidea proposatzen denean. Bereziki, egiturazko arazoentzat aterabide indibidualak proposatzen direnean. “Akaso ez dio inork zuloari erreparatuko, dedio!?”....
Read MoreZiztadak eta beste
Hasierako shock-etik, gertatzen ari zena ulertzeko zailtasunetatik, pasa gara analisi eta tesietara. Dagoeneko badakigu ziztadek sumisio kimikoa eragitea gertagaitza dela, eta beste bat dela horien efektua: espazio publikoa ez dagokigula dioen mezu patriarkala emakumeoi haragitan xakitzea. Gainera, azken asteetan ahots ezberdinek salatu dutenez, fenomenoaz egiten ari den trataerak ziztadek inokulatutako mezua indartzen du, izua hedatzen baitu eta horrek emakumeon eskubideen murrizketa...
Read MoreGonbidatu deserosoak
Hitzokin betetzen ari naizena bezalako espazioetan, iritzi kutsuko edukietan, gaude azpiordezkatuen emakume kazetariok. 1994an %16koa zen emakume kazetarien presentzia Iritzi Sailean, Emakunderen txosten batek jasotzen duenez. Eta hogeitaka urtean gutxi aldatu da panorama, Hego Euskal Herriko egunkarietan argitaratutako iritzien %21 baitzen emakumeek sinatutakoa, EHUko Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikerketa-taldearen 2018ko datuen arabera. Generoaren arabera, kazetaritzan aritzen garenok...
Read MoreLangileen eskubideak, sintoma arinekin
“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen adierazpenok, ziurrenik azkenaldian hainbatetan entzungo edo adieraziko baikenuen gauza bera. Baina kontua da oraingoan ez dituela edozeinek esan hitzok, baizik eta Yolanda Díaz Espainiako Lan ministroak. Ezkertiartzat aurkezten...
Read MoreDeserria
“Maketoa naiz eta arto nago”. Hala zioen udaberri aldera auzoko pareta batean loratutako pintadak. Lerro hauen atzean denari irri bihurria atera zion esaldiak, baina oso bestelako irakurketak ere izan zituen. Bigarren zentzua izan zezakeen esaldia izatetik urruti, zentzugabekeria zeritzon askok, trauskilkeria. Sarera ere egin zuen salto pintaketaren argazkiak, beronen bueltako iritzi gehiago ezagutzeko aukera irekiz. Erdaldun baten kexa gisakoa izan zitekeela zioenik bazen –nahiz eta...
Read More
Iruzkin berriak