Porn Riot-az eta kazetaritzaz
Pablo Haselen atxiloketaren harira deitutako mobilizazioen eskutik mahai gaineratu da, ebatzi gabea izateagatik, tarteka eztanda egin ohi duen auzia: gatazka sozialaren ondorioz istiluak sortzen direnean, zer duen zilegi argitaratzea lekuko izan den (foto)kazetariak. Orain hiru aste Bartzelonan jasotako protesten harira, gori-gori egon da eztabaida, publiko egindako hainbat irudiren aitzakian: manifestari asko eta asko ageri ziren, identifikatzeko erraz, eta legearen aurrean delitu...
Read MoreZaintzak, garaiotan
Konfinamenduan, isolatzeak aterabidetik baino galbidetik gehiago zuela oharturik, zaintza sareak eratu ziren han-hemenka, eta kolektiboaren, elkar-babesaren eta elkar-zaintzaren garrantzia azpimarratu. Joan dira ordutik zenbait hilabete, eta zaintzak segitzen badu ere ezkerreko sektoreen diskurtsoetan presente, antzeman daiteke beronen ulerkerari dagokionean ezberdintasunak azaleratzen hasi direla. Ezberdintasun horiek zerbaitek egin baditu ageriko, izan da kaleak hartu eta protesta egiteak...
Read MoreTeloia altxa eta…
“Kultura gara eta arriskuan gaude”. Badira lau hilabete S.O.S. Kultura plataformak ohartarazpena egin zuenetik, berez prekario den euskal kulturaren sektoreak pandemiaren ondorioz bizi zuen egoeraren larritasuna bistaratuz. Sektoreko hainbat eragilek sinatutako Kultura gara manifestuaren bidez, etorkizun hurbileko balizko bi eszenatoki iragarri zituzten: oihala altxa eta ekosistema kultural bizia ageri zen horietako batean, oihala goratu eta ezereza nagusitzen zen bestean. Sektorearen...
Read MoreEtxebizitza lubaki
Normaltasun generitzon iraganera buelta egitea ezinezkoa dela, horixe osasun krisiak ireki duen hutsartetik etorkizunari behatzerakoan gehiengoak partekatu duen irakurketa. Datorrenak dakarkigunaren bueltan, kontrara, iritzi batasunik ez da: sistema kapitalistaren barrenak bere gordinean bistaratu ditugun honetan, zentraltasuna bizitzari emango dion jendarte baterantz bideratuko gaituen paradigma aldaketa emango dela uste duenik bada; are muturrekoagoa eta autoritarioagoa den kapitalismo...
Read MoreArdura
Zalaparta eragin zuten Espainiako Gobernuak haurren konfinamendua leuntzeko onartutako lehen neurriek. 14 urtetik beherakoei adin nagusiko batekin etxetik irtetetzea ahalbidetzen zitzaien, bai, baina kalera ordez supermerkatura, banketxera eta farmaziara joateko. Ordu gutxiren buruan atzera egin zuen gobernuak, eta haur eta nerabeei kalera ateratzen utziko zitzaiela aurreratu. Orduantxe agertu zen, sare sozialetan baretzen hasitako eztabaidaren erdian, nire arreta deitu zuen txioa;...
Read More“Ondo jan, eta dirurik ez baduzu, ez ordaindu alokairua!”
Azken urteetan etxebizitzen alokairuen abusuzko igoera antzeman eta pairatu dugu. 2013. urtetik hona, erregularizaziorik ez duen higiezinen merkatuan etxebizitzaren prezioek etengabe egin dute gora; besteak beste, alokairu turistikoen areagotzea eta funts putreen eta etxejabeen neurrira egindako legeak tarteko. Beren etxeetatik kaleratuak izan dira asko, alokairu gastuetara hileroko soldataren zati handiago bat bideratu beharrean ikusi dira hainbat, eta beste askok, prezioen igoeraren aurrean,...
Read MoreKomunitatearen ongizateak ez du poliziarekin errimatzen
Biharamunean alarma egoera ezarriko zela jakinik bildu ginen lagun artean. Kosta egiten zitzaigun zein egoeratan murgiltzear ginen imajinatzea, baina aurretik genuena ez zela egun batzuetarako itxialdi hutsala izango eta gauzak errotik aldatzera zihoazela iradokitzera zetorren sentimendua hasia zitzaigun barrenean ernaltzen. Berriz bildu arte luze itxaron beharko genuela susmatu genezakeen, eta perspektiba belztuz, koronabirusaren hedapena tarteko jendartean zabaltzen hasitako zenbait jarrera...
Read MoreItxialdian indarkeria matxistari nola aurre egin
Koronabirusaren aurrean alerta-egoera ezarri ondotik hainbat neurri hartu dituzte agintariek, eta herritarrok etxean ixteko agindua jaso dugu. Alabaina, konfinamendua COVID-19aren aurrean prebentzio neurri izan badaiteke ere, gure osotasunaren eta osasunaren kontra atentatu dezaketen arriskuak indartu ere egiten ditu, indarkeria matxista kasu. Izan ere, egoerak emakume asko beren erasotzaileekin isolatu ditu, eta lau pareta artean gertatzen dena ikusezina den heinean, indarkeria matxista kasuak...
Read MoreDesokuparen porturatzea, okupazioaren kriminalizazioaren eskutik
Alerta jo du Portugaleteko Giza Eskubideen Bulegoak orain egun batzuk publiko egindako oharrak. Bertan jakinarazten zenez, etxegabetze estrajudizialak egiten dituen Desokupa enpresa pribatuko kideak Portugaleten aritu dira azkenaldian, alokairuan bizi den emakume bat eta honen ardurapeko adin txikikoa etxetik kanporatu asmoz. Antza denez, emakumeari beltzean zion egina alokairu kontratua jabeak, eta orain ez dio berritu nahi. “Egoera hori izanik, jabeak ezin du auzitara jo bera delako...
Read MoreBilboko geltokian jaitsi da Anai Handia
Behinola harro jantzitako Europako hiririk onenaren urrezko dominak orain besteren paparretan distira egiten badu ere, puntako hiriburu iduria mantendu nahirik temati jarraitzen du Bilbaok –uler bedi a tartekatua intentzionalitate osoz jarritako hizki gisa-. Egiari zor, itxurak zaintzeko xedeari ez zetorkion lar ondo hiriak oraintsu arte izandako autobus geltokia, baina hori iraganeko traba izatera igaro da dagoeneko. Azaro amaieran estreinatutako Bilbao Intermodal geltoki berriak ordezkatu...
Read More
Iruzkin berriak