Assad Real Madrilekoa ote?
Bilarrean jolasten aurkitu ditut auzoko mutilak. Bilarra erlaxatzeko modu bezala dute batzuek. Baina lehenago lokalaren jabea zenak Real Madrileko bandera bat omen zuen jarrita, Assad-i futbol talde espainiar hau gustatzen zitzaiolako. Orain aldiz auzoko mutilek dute lokala. Lehenagoko jabeak ihes egin omen zuen Assad-ek kontrolatutako eremura. Real Madrileko izara kendu eta Bartzelonakoa jarri zuten, baina orduan etorri ziren komeriak auzoko lagunen artean. Batzuk, Assad gorrotatuta ere, Real...
Read MorePrintzipioz azkena
Aspaldian ez ditut albisteak paperean irakurtzen. Kafetxo bat hartzean begiratzen ditut egunkariak. Orain dela urte batzuk aldiz ama garraxika nuen etxean horrenbeste aldizkarirekin zer egin ez zekiela esanaz. Konturatu gabe ahaztu dut papera eta ordenagailuko pantailak ematen dizkit gertakarien nondik norakoak. Baina gaur, urte hasierak bidaiatzen harrapatu nau. Hasiera horrekin ere blog honetan estreinekoz idatzi nahi nuen eta burutazio horietan nenbilen Bilboko aeroportuan zehar...
Read More
Iruzkin berriak