Desenfokeak
Hasiera » Sailkatugabeak » Printzipioz azkena
Urt02 4

Printzipioz azkena

Atalak: Sailkatugabeak

 

Aspaldian ez ditut albisteak paperean irakurtzen. Kafetxo bat hartzean begiratzen ditut egunkariak. Orain dela urte batzuk aldiz ama garraxika nuen etxean horrenbeste aldizkarirekin zer egin ez zekiela esanaz. Konturatu gabe ahaztu dut papera eta ordenagailuko pantailak ematen dizkit gertakarien nondik norakoak. Baina gaur, urte hasierak bidaiatzen harrapatu nau. Hasiera horrekin ere blog honetan estreinekoz idatzi nahi nuen eta burutazio horietan nenbilen Bilboko aeroportuan zehar Turkiako Gaziantep-era ekarriko ninduen hegazkinera bila. Denda batera sartu eta aldizkari bat erosteko prest nengoen aspaldian ez bezala.

Tristetu egin nau ordea ikusi dudanak. Newsweek, aldizkari estatubatuar aski ezagunak, bere azkeneko aldizkaria atera du paperezko formatuan. Egia esan, nire bizitza osoan ez dut sekula erosi aldizkari hau, baina guarkoak goibeldu eta beldurra ere eman dit. Nik, argazki kazetari naizen einean, paperezko formaturako saltzen ditut argazki gehienak, aldiz, formatu hori desagertzen ari denaren seinaleak aspaldidanik datorzkigu. Argazki kazetaritzaren krisia (batzuk heriotza ere iragarri diote) pairatzen dugunok beldurra genion egun honi,interneten lan bat zeure mantentzea kosta egiten baita.

Killis-eko hotel xume honetan, azken ale horri begira nagoela, bihar nora eta zertara noan ari naiz pentsatzen. Nora? Aleppora. Zertara? Argazkiak egin eta saltzera. Nori?…

 

4 Iruzkin

  1. Gari Garaialde | 2013-01-04 at 18:55

    Uff! Arazo zaharra bezain zaila da, baina nik behintzat papera erosten/kontsumitzen jarraitzen dut, sarean ere asko irakurtzen badut ere…
    Bidebatez ZORIONAK!!! gaurko Heraldeko azalarengatik. Ederra argazkia.

    Reply
    • Andoni Lubaki | 2013-01-04 at 22:34

      Mila esker Gari!! Ba nik lehenago aldizkari asko erosten banituen ere orain geroz eta gutxiago, formatua halere nahiago dut paperekoa, noski!
      Bestela lanaren difusioarekin oso pozik nago, NYT, Guardian, IHT, Days Japan, eta abar. ezin kexatu ezertaz! Beno bai, bero pixka bat nahi dut zeren gauak Aleppon izugarri hotzak dira!!!
      Ondo izan!!

      Reply
  2. Aitor | 2013-01-05 at 9:20

    Animo Andoni! Krisiak aldaketa esan nahi du. Eta aldaketak ez dira beti txarrak ez? ala bai? Aurrekoan Badu bada basoan egon nintzen Muxikan. Bertako baserrian janaria nola keetzen zuten azaldu ziguten. Ez zegoenean zutena aprobetxatzen zuten behar zena egiteko. Nola? buruari eraginda. Zuei ere hori egitea tokatzen zaizue,… tamalez?

    Animo eta zorionak egiten duzun lanagatik!

    Aitor

    Reply
    • Andoni Lubaki | 2013-01-05 at 10:22

      Mila esker Aitor!! Buruari eragin behar bai, hortan gabiltza!!!
      Eutsi!

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Andoni Lubaki

Azken bidalketak

  • Non gaude? Nora goaz?
  • Nire aitaren etxea defendituko dut
  • Kivsky-ko kristal hautsien gaua
  • Dan-ek bere familia maite du
  • Gatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten

Iruzkin berriak

  • Gorka Salmerón Murgiondo(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Goiuri aldekoa-otalora(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • » ‘Ez dugu aukeratzen zer erretratatu, baina hausnartu beharko genuke nola erretratatzen dugun’ Mila hitz(e)k Argazkien zilegitasunaz bidalketan
  • Gari(e)k Inoren ero ni bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Argazkigintza
  • Donbass
  • Etika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA