Billarrean jolasten aurkitu ditut auzoko mutilak. Bilarra erlaxatzeko modu bezala dute batzuek. Baina lehenago lokalaren jabea zenak Real Madrileko bandera bat omen zuen jarrita, Assad-i futbol talde espainiar hau gustatzen zitzaiolako. Orain aldiz auzoko mutilek dute lokala. Lehenagoko jabeak ihes egin omen zuen Assad-ek kontrolatutako eremura. Real Madrileko izara kendu eta Bartzelonakoa jarri zuten, baina orduan etorri ziren komeriak auzoko lagunen artean. Batzuk, Assad gorrotatuta ere, Real Madrilekoak izaten jarraitzen dute, hortaz bi oihalak jarrita dituzte, alde bakoitzean talde bakarra egotea adostu zuten. Argazkiak ateratzen hasi eta bakoitzak bere talde kuttunaren izararen aldean ateratzea nahi du. “Berdin du partidako bolak aldatu behar baditugu ere, garrantzitsuagoa da bakoitzak maite duen futbol taldearen sinboloa izatea atzean”, esan dit Abu Ahmed-ek. “Niri aldiz futbola ez zait axola” gehitu dit bapatean. Bera hartu dut modelo bezala berriro haserretu ez daitezen. Benetako billar partida nork irabazi zuen ez dut oraindik jakin, Madril zaleek ala Bartzelonaren jarraitzaileek.

