Andoni Lubaki
Sailkatugabeak
by Andoni Lubaki
  • Sailkatugabeak

Inoren ero ni

Andoni Lubaki
2013-07-18
1

Burutazioak itotzen nau Ramadán garaian. Bizi izan ditudan guztiak, eta ez dakit zergatik, introspekzio ariketa bihurtu zaizkit. Oraingoan, Kairon (Egipto), harrapatu nau hilabete sakratu honek. Inguruan milaka argazkilari ditut, bakoitzak bere medioentzako bidaltzen ditu argazkiak. Denek angelu berdina aukeratzen dugu, denek kontatu nahi berdina. Topiko tipikoak irudikatzen dira. Barnean zerbait mugitu zait hori ikustean. Ez da lehenbiziko aldia hori sumatu dudala, Alepon ere beste horrenbeste gertatu zitzaidan, baina 5 hilabeteko “heriotzaren” ostean, berriro egon ezin hori jaio zait, sagarrean harra irteten den bezala. Zer kontatu nahi dugu argazkilariok? Topikoetan ez ote gara erortzen? Nork bere begirada ematen dio? Poetikoegiak gara gure argazkiekin? Erantzunik ez momentuz, baina bai konklusio zintzo bat: Breaking news deritzona gorrotatzen hasi naiz. Adrenalina gehiegi azken hilabeteetan. Kana dezente jada buruan, edo beste erantzun posiblerik? Argi dudan gauza bakarra, ez naiz ni izango inork zoratuko duen argazkilaria. Nire irudiak “egunkari gutxik hartuko dizkizute, abstraktoegiak direlako, desenfoke ugari, kolore itzaliak. Saiatu beste modu batera egiten eta hitz egingo dugu orduan” (editore garrantzitsua dixit). Edizio mahaien esklabo ez ote gara argazkilariok?

 

About Me

ANDONI LUBAKI

Oteiza izan nahi nuen Robert Capa agertu zitzaidan arte. Andoni Lubaki asmatu beharra izan nuen Robert Capak existitzen ez zuela jakin nuenean. Laket dut limoi urez izkiriatzea eta ikusezina iruditan harrapatu nahian ibiltzea. 1.000 argazkik ez dute sekula hitz bat balioko, kontrakoa sinestarazi badigute ere, horregatik idazten dut blog honetan.
1 Iruzkin
    Gari (e)k dio: Erantzun
    2013-07-27, 9:59

    Egia da Breaking news-ak edo aktualitateak argazkilariok nahiko genukeena baino gehiago estutzen gaituela sarritan, baina…
    Editoreen gaiarenak izkin asko dauzka heltzeko.
    Egia da esklabu garela, editoreen esklabu, baina dilistak beste batzuek zuzendutako egunkarietan argitaratutako argazkiekin pagatu nahiak dependiente egiten gaitu. Hala ere, editore ezberdinen artean aldeak daude, irekiagoak, motzagoak eta estuagoak daude.
    Hala ere, uste dut oreka lortzean dagoela gakoa. Beraiek nahi dutenetik asko eta gure ‘estilotik’ pixka bat duen oreka egoera hortatik, guregandik asko eta editoreen gurariengatik gutxiago duen orekara pasatzeko pazientzian legoke perfekzioa…

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bihar hil egingo naiz2013-06-27
Argazkien zilegitasunaz2013-07-22
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA