Desenfokeak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: martxoa, 2015
Mar11 0

Nire aitaren etxea defendituko dut

Posted in Donbass

“Ez da bakea iritsi baina zer beste egin nezake!” esan dit Sergeik. Bonbardaketa batean ukrainar armadak etxea suntsitu zion. Bizi osoa auzo berdinean igaro omen du. “Beste etxe batean jaio eta ezkondu ondoren hemen bizi izan naiz. Gerra hasi eta ospa egin nuen emaztea eta hiru seme-alabekin”. Bere poltsikoko diruarekin enbor batzuk erosi ditu teilatua konpontzen hasteko. Etxe bereko bizilagunak ere konponketa lanetan dabiltza. Sasoiko dauden gazteek adreilu eta egurrak...

Read More
Mar10 0

Kivsky-ko kristal hautsien gaua

Posted in Argazkigintza, Donbass, Etika

Kivsky auzoa, langileen auzoa da. Inguruko mehategietan egiten dute lan gehienek, baina baita denda eta lantegi txikietan ere. Oligarka gutxi alde honetan. Baina jainkoa (existitzen bada) ez da zuzena izan Kivskyn. Bonbardaketa gehien jaso dituen auzoa da. Ukraniako armadak behin eta berriz erasotu du auzoa Donbasseko milizianoak bertan baseak dituztelako. Zibilak egonda ere tiro, zibilak berriro ere ezkutu bezala erabili. Etxeak errautsetatik irtendako leihodun zuhaitzak dirudite. Jendeari...

Read More
Mar09 0

Dan-ek bere familia maite du

Posted in Donbass

Dan-ek bere familia maite du. Kivsky auzoko frontean dago borrokan eta bere  eskuetako azala da inoz ezagutu dudan larrurik gogorrena. Metalurgia lantegi batean lan egiten zuen eta gorputza orbanez beteta du. Mariupol-en zuen bere lantokia, familia bezala. Gerra hasi eta batailoi nazi eta faxistek egiten zutena ikusita armak hartzeko “beste aukerarik ez zuela ikusi” esan dit. “Emazteari eta 7 urteko semeari muxu eman eta Donetsk-era etorri nintzen borrokara. Nik ez dakit...

Read More
Mar08 0

Gatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten

Posted in Donbass, Etika

  5 urte pasa zituen gartzelan John kosakoak. Estatu Batuetan paperik gabe harrapatu eta zulora sartu zuten. 5 urte beranduago, epaiketa baten ondoren bere herrira deportatzea erabaki zuen epai batek. Baina zein da Kosako baten herria? Berak ez du esaten jakin. Bera Georgian jaio, ama errusiarra omen zen, aita Donbass-ekoa. Bere arreba txikia Lugansk-en hezi bazen ere, Kiev-en etorri zen mundura. Bi anaia non jaio ziren ez da gogoratzen. Ezingo die galdetu. Biak hilda daude, gurasoak...

Read More
Mar07 0

Errutinaz

Posted in Donbass

  Gizakiok animali errutinazaleak gara. Gure izaera errutinaren baitan mugitzen da. Su-etenek errutina hori berriro agertaraztea dakarte. Erosketak (ahal den tokian), lagunekin zerbezak hartzera irten (uzten duten tokian), paseoak eman (paseatzeko lekurik gelditu bada). Normaltasunerako bidean laguntzen digu errutina bat izateak. Hortik kanpo, gutxi dira, bizitza normal bat eraman dezaketenak. Kivksy auzoan su-eten faltsu batek errutina ekarri arazi nahi izan du. Emakume batzuk, Nadiaren...

Read More
Mar06 0

Lotsa ere jasan behar izaten da

Posted in Argazkigintza, Donbass, Etika

  Donetsk-eko aireportuan ukrainar soldadu atxilotuak ari dira prentsarentzako hildakoak ateratzen. Trofeo gisa erakusten dituzte mundu osoko prentsaren aurrean. Burumakur agertu dira gaur eta guretzako argazki bat ateratzera derrigortu dituzte. Argazkilariok gainera jauzi egin diegu ohi dugun bezala, putreak baikara gehienetan. Alde batetik eta bestetik argazkiak atera eta kamerako pantailan fokua konprobatu dugu. Batzuk aurpegi bila joan gara ondoren, panoramika lortuta. Iskina batean...

Read More
Mar05 0

Izua eta argazkilaritza

Posted in Sailkatugabeak

  Hitzaldietan askotan egiten didaten galdera da ea izurik sentitzen dudan frontean nagoenean.  Erantzun berdina ematen dut beti:  “Izurik sentitzen ez duena burutik jota dago eta bertan akabatzen dute normalean”.  Soldadu ausartenak ere tiroen aurrean daudenean makurtu egiten dira hiltzeko beldurrez. Bildur hori nola kontrolatzen jakitea da garrantzitsuena. Halere nik sentitu dudan izu hori nire argazkia ikusi behar dutenei elaraztea lan zaila izaten da eta argazkilari...

Read More
Mar04 0

36ko internazionalisten ondorengoak

Posted in Donbass

Espainiako gerratera mundu guztitik bolondres gerlariak etorri ziren. Nazioarteko intelektual gehienak errepublikarren alde posizionatu zen. Gerra galduta etxera bueltatu ahal izan zirenak kasu gutxitan itzuli ziren heroi moduan. Heuren, gerra aurreko, bizitzetara egokitu ahal izan ziren, ixilik. Nazio gehienek, errepublikar bandoa kondenatu zuen neutraltasun faltsua aplikatzera behartuta zeuden. Bolondresen itzulera errespetatu zuen eta kitto. Neutralak izan ez ziren kasuetan, alemaniako...

Read More
Mar03 0

Heriotzaren edertasunaz

Posted in Argazkigintza, Donbass, Etika

  Gerrate batean heriotza alde guztietan dago. Hildako bat ikustean askotan argazkilarioi barruan sits bat ateratzen zaigu, sagar bateko sagarroia balitz bezala. “Atera edo ez atera?” galdera izaten dugu buruan. Aldi berean deabrua eta aingerua sorbalda gainean. Baina, zertarako etorri gerra batera hildakoak ez erakusteko? Ba al dago hildakorik gabeko gatazkarik? Argazkia ateratzerakoan konposizioaz arduratzea, hildako bat duzunean ez da samurra. Ni ez nau psikologikoki...

Read More

Andoni Lubaki

Azken bidalketak

  • Non gaude? Nora goaz?
  • Nire aitaren etxea defendituko dut
  • Kivsky-ko kristal hautsien gaua
  • Dan-ek bere familia maite du
  • Gatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten

Iruzkin berriak

  • Gorka Salmerón Murgiondo(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Goiuri aldekoa-otalora(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • » ‘Ez dugu aukeratzen zer erretratatu, baina hausnartu beharko genuke nola erretratatzen dugun’ Mila hitz(e)k Argazkien zilegitasunaz bidalketan
  • Gari(e)k Inoren ero ni bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Argazkigintza
  • Donbass
  • Etika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA