Desenfokeak
Hasiera » Sailkatugabeak » Izua eta argazkilaritza
Mar05 0

Izua eta argazkilaritza

Atalak: Sailkatugabeak

No ceasefire in the airport of Donetsk

 

Hitzaldietan askotan egiten didaten galdera da ea izurik sentitzen dudan frontean nagoenean.  Erantzun berdina ematen dut beti:  “Izurik sentitzen ez duena burutik jota dago eta bertan akabatzen dute normalean”.  Soldadu ausartenak ere tiroen aurrean daudenean makurtu egiten dira hiltzeko beldurrez. Bildur hori nola kontrolatzen jakitea da garrantzitsuena. Halere nik sentitu dudan izu hori nire argazkia ikusi behar dutenei elaraztea lan zaila izaten da eta argazkilari gutxik lortu dute. Sinetsidazue, arrisku uneetan ateratako argazkiak (abiadura handian atera ez bada) mugituak egoten dira. Hori jakinda, egunsentian, argi gutxirekin argazki “arriskutsu” bat ondo “itsatsia” ikusten bada, fake bat da. Ziur esan dezaket hori eskua su gainean jarrita. Aldiz, eskuetan izango duzun ikara (eta asko izaten da, sinestu berriro) aprobetxatzea eta argazki horrek izua ikuslearengan eragitea, sentipena komunikatzeko modurik onena dela uste dut. Maisu handia izan dut horretan Paolo Pellegrin eta bere liburu itzela “As I was dying” (Hiltzen ari naizen bitartean”. Hitzik gabeko liburu “izu”garria. Post honetan agertzen den argazkia atera nuenean izututa nengoen, Donetsk-eko aeroportuan soldadu batzuei deuseztutako terminalaren barruan patruilak egiten laguntzen nengoela. Eskuetako ikara nire alde izan nuen.

(Argazkia: Donbasseko milizianoa Donetsk-eko aeroportu barruan patruila egiten)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Andoni Lubaki

Azken bidalketak

  • Non gaude? Nora goaz?
  • Nire aitaren etxea defendituko dut
  • Kivsky-ko kristal hautsien gaua
  • Dan-ek bere familia maite du
  • Gatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten

Iruzkin berriak

  • Gorka Salmerón Murgiondo(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • Goiuri aldekoa-otalora(e)k Nor dut maisu? Nor izan dut maisu? bidalketan
  • » ‘Ez dugu aukeratzen zer erretratatu, baina hausnartu beharko genuke nola erretratatzen dugun’ Mila hitz(e)k Argazkien zilegitasunaz bidalketan
  • Gari(e)k Inoren ero ni bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Argazkigintza
  • Donbass
  • Etika
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA