Printzipioz azkena
Aspaldian ez ditut albisteak paperean irakurtzen. Kafetxo bat hartzean begiratzen ditut egunkariak. Orain dela urte batzuk aldiz ama garraxika nuen etxean horrenbeste aldizkarirekin zer egin ez zekiela esanaz. Konturatu gabe ahaztu dut papera eta ordenagailuko pantailak ematen dizkit gertakarien nondik norakoak. Baina gaur, urte hasierak bidaiatzen harrapatu nau. Hasiera horrekin ere blog honetan estreinekoz idatzi nahi nuen eta burutazio horietan nenbilen Bilboko aeroportuan zehar Turkiako Gaziantep-era ekarriko ninduen hegazkinera bila. Denda batera sartu eta aldizkari bat erosteko prest nengoen aspaldian ez bezala.
Tristetu egin nau ordea ikusi dudanak. Newsweek, aldizkari estatubatuar aski ezagunak, bere azkeneko aldizkaria atera du paperezko formatuan. Egia esan, nire bizitza osoan ez dut sekula erosi aldizkari hau, baina guarkoak goibeldu eta beldurra ere eman dit. Nik, argazki kazetari naizen einean, paperezko formaturako saltzen ditut argazki gehienak, aldiz, formatu hori desagertzen ari denaren seinaleak aspaldidanik datorzkigu. Argazki kazetaritzaren krisia (batzuk heriotza ere iragarri diote) pairatzen dugunok beldurra genion egun honi,interneten lan bat zeure mantentzea kosta egiten baita.
Killis-eko hotel xume honetan, azken ale horri begira nagoela, bihar nora eta zertara noan ari naiz pentsatzen. Nora? Aleppora. Zertara? Argazkiak egin eta saltzera. Nori?…
Uff! Arazo zaharra bezain zaila da, baina nik behintzat papera erosten/kontsumitzen jarraitzen dut, sarean ere asko irakurtzen badut ere…
Bidebatez ZORIONAK!!! gaurko Heraldeko azalarengatik. Ederra argazkia.
Mila esker Gari!! Ba nik lehenago aldizkari asko erosten banituen ere orain geroz eta gutxiago, formatua halere nahiago dut paperekoa, noski!
Bestela lanaren difusioarekin oso pozik nago, NYT, Guardian, IHT, Days Japan, eta abar. ezin kexatu ezertaz! Beno bai, bero pixka bat nahi dut zeren gauak Aleppon izugarri hotzak dira!!!
Ondo izan!!
Animo Andoni! Krisiak aldaketa esan nahi du. Eta aldaketak ez dira beti txarrak ez? ala bai? Aurrekoan Badu bada basoan egon nintzen Muxikan. Bertako baserrian janaria nola keetzen zuten azaldu ziguten. Ez zegoenean zutena aprobetxatzen zuten behar zena egiteko. Nola? buruari eraginda. Zuei ere hori egitea tokatzen zaizue,… tamalez?
Animo eta zorionak egiten duzun lanagatik!
Aitor
Mila esker Aitor!! Buruari eragin behar bai, hortan gabiltza!!!
Eutsi!