Mugako estalpe herdoilduraren azpian orduero agertzen zen korro bat. Batzuetan erditik zetozen oihuek korro hori osatu zuten pertsonak aztoratzen zituen. Urrundik ezin jakin zer zegoen erdian. Beste kasuetan isilune bat zegoen zentroan eta korroa apenas mugitu eta isilik egoten zen. Zer gertatzen zen ikustera gerturatzea lortzen bagenuen, polizia militarrak uzten bazigun alegia, konortea galdu edo galtzear zegoen norbait ikusten genuen erdian. Batzuetan erabat galduta izaten zuen eta beste kasuren batean antsietateak jota galtzear zegoen. Ez nuen sekula Esloveniako aldean medikurik ikusi, ezta inguruan nituen argazkilariek ere.
Ez nuen sekula jakin izan argazkian agertzen den neskatoaren izenik. Ez nuen galdetu, edo agian bai. Soilik argazkia atera bezain pronto ondoko emakume batekin hitz egiten hasi nintzen. Solasaldia nola hasi zen ez dut gogoratzen. Agian neskatilaren izena galdetzera joan, konbertsazio interesgarria topatu eta zergatik hitz egiten hasi nintzen ahaztu zait. Datorrena emakume horrekin izandako solasaldi laburra da, egunkarian apuntatu nuen bezala:
“Siriatik dator, Homs-etik. Anaia eta ahizpa txikiak zaintzen egon da, amarekin bakarrik dator. Aita non dagoen ez dakite. Gaixo egonda ere oinez jarraitu du bi urteko anaia besoetan zuela. Beldur gara gaixotu eta ospitale batean sartuko gaituzten. Grezian bi afganiar erietxetik Kabulera bueltatu zituztenaren zurrumurrua hedatu zen. Emakume bat garrasika kanpamentura sartu zelako bere senarra deportatu zutela esanaz. Ez dugu Gurutze Gorriaren ospitaletara sartu nahi horren beldurrez. Gaixo egonda ere aurrera jarraituko dugu eta gure helmugan atseden hartuko dugu. Horregatik jende askok konortea galdu eta antsietate krisiak izaten ditu”.
Bere izena galdetu nion emakume harri, baina ez zidan esan nahi izan.