1.- Esan behin eta berriz giza eskubideak oinarri direla zure politikan, baina era berean babestu hiltzaile diren poliziak.
2.- Eman babes ekonomikoa sistemaren barneko GKE guztiei, diru publikoarekin zure talde politikoa goraipatzen duen kanpaina ordaindu dezakezu hori egitean. Bitartean Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditzakezu ultraeskuinaren laguntzaz (beti ere euren ideologia hitz gako hauen atzean ezkutatzen badute: segurtasuna, inbasioa, gure haurrak salbu, lapurretak, bortxaketak)
3.- Gogor seinalatu beti kanpoko sistema politiko krudel anti-demokratikoak eta estatu autoritarioak (estatu denak autoritarioak direnaren ideiari muzin eginda). Errusia, Algeria,Kuba, Brasil, Venezuela zure etsai dira, hots, zure estatuarenak. Ahaztu Palantir enpresa espioi-faxista kontratatu duzula publikoki esatea ahaztuta.
4.- Nahastu beti bi kontzeptuok zure lepoa salbu ikusteko: publikoa eta publikatua. Biztanleria ergela denez ez daki publikoak publikatua egon behar duela eta horrela segi dezakezu nahi diozunari (onura soilik egiten dizunari) diru publikoa ematen inoren galderarik jaso gabe.
5.- Hartu oinarri “Ongietorri errefuxiatuak” leloa. Ondoren itxi ateak eta bidali polizia kaleetara beraien bila. Giza eskubideak bai, baina puntu batetaraino soilik. Konplikatzen hasten bada bidali armada Mediterraneo itsasora.
6.- Laguntza sozialerako edo osasun publikorako dirulaguntzak gutxitzen badituzu ondo onartua izango zara Europan. Ez egin koxka Europari, ez egin koxka jaten ematen dizunari. Gogoratu Bakearen Nobel Saria duela eta bere barnean egiten duzun guztiak zilegitasun osoa duela, egiten duzuna eginda era.
6.- Gogoratu eskuin-muturra gaitzetsi dezakezula, eskuin-muturraren politika eginaz ezkertiarrak uste dutenen botoak jasota. “Oasia” hori ere bada. Gainera ez dira sekula eskuin-muturrekoak kontsideratuko zure boto emaileak eta horrek betirako zilegitasuna emango dizu.
7.- Saiatu ezabatzen internetetik Fadel haurtxoak Presevon (Serbia) bere ama nola laztantzen zuenaren argazkia, oinean “europar batasunak jarritako zailtasunak” eta “Europako arma industriak saldutako armen erruz iheska hasiak” idatzi nuelako.
Argazkia 2015eko azaroan Twitter plataforman argitaratu nuen eta argazki oinak, euskarara itzulita honela zioen: “Fadel ume siriarrak bere ama laztantzen du bere arreba besoetan lo duen bitartean Serbiako Presevo hirian. Europar Batasunak saldutako armak erabili ditu bai Israelek baita Siriako gobernuak gizarte zibilaren aurka, aldiz orain Europar Batasunak berak ateak ixten dizkie iheska datozen bere biktimei”. Kontua itxi zidaten estatu espainiarreko gobernuko bi kontuk (garai hartan Mariano Rajoy-ren) denuntziatu nindutelako. Batak “terrorismoa goraipatu nuela” esaten zuen. Ez nuen sekula Mugarik Gabeko Kazetarien edo Estatu Espainiarreko beste edozein kazetariak babesteko talderen babesik jaso.