Non gaude? Nora goaz?
– Non gaude jauna? Hau iada Alemania da? galdetu dit siriar jatorriko gazte batek. Ezetz erantzun diot, ez dela Alemania. Eslobenian daudela eta bertako polizia Austriara bideratu nahian dabiltzala. – Zenbatera dago Alemania? Zer uste duzu egin beharko genukeela Alemanian bizitza berri bat hasi edo Noruegara joan? Ez dakidala esan diot. 28 urte ditu eta sekula ez omen du ezagutu bakerik bere inguruan (palestinar errefuxiatuen semea da Yarmouken). Bidaia nolakoa izan den...
Read MoreIzua eta argazkilaritza
Hitzaldietan askotan egiten didaten galdera da ea izurik sentitzen dudan frontean nagoenean. Erantzun berdina ematen dut beti: “Izurik sentitzen ez duena burutik jota dago eta bertan akabatzen dute normalean”. Soldadu ausartenak ere tiroen aurrean daudenean makurtu egiten dira hiltzeko beldurrez. Bildur hori nola kontrolatzen jakitea da garrantzitsuena. Halere nik sentitu dudan izu hori nire argazkia ikusi behar dutenei elaraztea lan zaila izaten da eta argazkilari...
Read MoreDONETSK-EKO LENIN PLAZA
Batzuentzako komunismoa 1989.urtean behera erori zen. Lurralde gutxi geratzen dira munduan sistema politiko hori mantentzen dutenak. Gure etxeetako telebistetan ikusi genuen gaur egun Bielorusia eta Ukrainia diren lurraldeetan nola Lenin-en estatuak behera botatzen zituzten jendearen algarekin batera. Sobietar Batasuna izandako nazioetan barrena bidaiatzen duenak bide bazterretan aurkitzen ditu estatua horiek, inork apurtu nahi ez balitu bezala. Bota bai, apurtu ez. Donetsk-en ez zen horrela...
Read MoreKIEV-EKO “MATXINADAKO HEROIEN” MUSEOA
Maidan plaza ezaguna egin zen orain dela urtebete bertan egon zen matxinadagatik. “Euromaidan” deitu zitzaion bertan bildu zirenak Europear sutsuak zirela esan baitziguten. Urtebete pasa da eta gaur egungo politikariak etekin politikoa atera nahi diote garai hari, batez ere gaur egun bizi duten egoera larria dela eta. Horretarako Maidan plaza museo bihurtu dute. Egun haietan egondako borroketan ateratako argazkiekin erakusketa bat egin dute eta Kiev-tar asko pasatzen dira bertatik...
Read MoreNaziak eta realpolitika
Argia.com webgunera sartzen diren pertsonetatik gutxi izango dira Naziak edo nazismoa zuzenean ikusteko aukera izan zutenak. Estatuan nazi sinbologia ikusten badugu segituan hotzikara sartzen zaigu (ondoren goragalea ere bai batzuoi). Baina hemen Kiev-en desberdina da. Maidan plazako txoko guztietan esbastikaren presentzia nabarmena da. Baita inguruko portal eta kristaletan ere. Ibilalditxo bat egin dut “Euromaidan” deituriko eskuin muturreko matxinadaren urteurrena ospatuko den...
Read MoreNor dut maisu? Nor izan dut maisu?
Askotan galdetu didate argazkilari naizenetik nor dudan argazkilari gustoko edo “beneratua”. Atal horretan zortea izan dut eta benetan nire bidea ireki eta markatu dutenak gertuko jendea izan da. Ez dut aspaldian idoloetan sinesten, ezta gurtu beharreko pertsonetan fede itsu hori izan. Robert Capa niretzako aspaldi hil zen eta Natchwey-en fede bidetik aldendu naiz. Argazkiak beti behar du sentsibilitate jakin bat. Ez naiz ari ISO madarikatuaz. Sentsibilitate hitzaz baizik. Duen...
Read MoreArgazkien zilegitasunaz
Argazki asko ditut argitaratu nahi ez ditudanak, biolentzia gehiegi agertzen da agian gure gosariak ondo gozatzeko. Halere, ni gatazka batera norbaiti gosaria errazteko joan ahal naiz? Zilegi ote da Euskal Herrian hil den pertsona baten aurpegia ez erretratatzea, bere momentuko gordintasun guztiaz eta aldiz, Aleppon hil den ume baten gorputza nonahi argitaratzea? Argitaratu beharko nituzke? Zer egin bista hildakoarengandik aldendu ez badut argazki egiterakoan? Zilegi izango litzateke ume onen...
Read MoreInoren ero ni
Burutazioak itotzen nau Ramadán garaian. Bizi izan ditudan guztiak, eta ez dakit zergatik, introspekzio ariketa bihurtu zaizkit. Oraingoan, Cairon (Egipto), harrapatu nau hilabete sakratu honek. Inguruan milaka argazkilari ditut, bakoitzak bere medioentzako bidaltzen ditu argazkiak. Denek angelu berdina aukeratzen dugu, denek kontatu nahi berdina. Topiko tipikoak irudikatzen dira. Barnean zerbait mugitu zait hori ikustean. Ez da lehenbiziko aldia hori sumatu dudala, Aleppon ere beste...
Read MoreBihar hil egingo naiz
Amaitu zait heriotza. Bihar hil ostean berpiztuko naiz eta oraingoan betirako. Zuetako batzuk jakingo duzue nire azken hilabete hauetako isilunearen zergatia. Beste batzuek aldiz, post honen izenburuaren zergatiaz galdetzen jarraituko duzue. Bihar hil egingo naiz berpizteko asmoz, horra hor titularra. Diskrezioz mantendu nahi izan dut, publikoki behintzat, nire Siriako bahiketarena. Artikulu bat Zazpikan, komentario batzuk han eta hemen, baina besterik ez dut egin nahi izan. Heriotza eta...
Read MoreObjetibotasunaz
Gatazka batek, egoera extremo batean jartzen zaitu. Bai fisikoki eta bai mentalki. Baita etikoki ere. Honako argazki hau, Aleppoko hospital batean ateratakoa da. Hilik agertzen den gizonak ez du identitaterik. Hilik aurkitu dute kale erdian, bihotzean tiro bat zuelarik. Bertan geunden argazkilarientzako, kamara aurrean jaio dela esaten dugu, hilik jaio baino. Medikuak: “Atera argazkiak eta argitaratu. Horrela Europako elkarte askok laguntza bidaltzen digute...
Read More
Iruzkin berriak