Hasiera »
Arantxa Zabalaren bloga - Ziber-etxekoandrea
Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Kulpa eta beldur-zopa
2020-03-10 // Desobedientzia, Kontrola // Iruzkinik ez
Har dezagun arnas, sakon, ez gaitezen ito kulpa eta beldurrez osatutako zurrunbilo honetan.
Gonzalo Borondo – Alterazioni festival Arcidosso IT
Berotze globala, koronabirusa, inmigrazioa, zapalkuntza, teknologia berriak, elikadura, amatasuna eta aitatasuna eta zaintza, segurtasun-protokoloak, klase sozialak, hezkuntza, lehen mundua, bigarren, hirugarren …
Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
2019-07-05 // Artea, Historia, Komikia // 2 iruzkin
Munduaren beste txoko batean eta beste garai batean, Ukiyo-e mugimendu artistikoa piztu zen.
Kameido-ko baratzeko aranondoa Utagawa Hiroshige (Edo, gaur egun Tokio, Japonia, 1797 – 1858ko urriaren 12a, margolari eta grabatzailea).
(gehiago…)
Geolokalizazioa eta kontrola
2017-11-21 // Kontrola, Teknologia // Iruzkinik ez
Zientzia eta ikerkuntza-mundua aurrerapausu haundiak egiten ari da autonomoa izango den ibilgailua sortzeko bidean: oztopoak ekiditeko sentsoreak, ikusmen artifiziala, geolokalizazio aurreratua…
“Wall-e” animaziozko filmako irudi bat
(gehiago…)
Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
2017-05-04 // Teknologia // Iruzkinik ez
Gaurdaino sakelekorik gabe irautea lortu baduzu The Last of the Mohicans moduko filma baten protagonista izan zaitezke. Txoko honetan errespetua eta kasik miresmena ere zor dizkizugu.
Baino sakelekodun edo sakelekogabea izan, interesgarria da nola funtzionatzen duten ikustea.
Telefono mugikorra, bere funtzio bakoitzari zerbitzu emateko, antena desberdinekin komunikatzen da.
Ikus dezagun funtzio bakoitza, baina nahi baduzu, jarri musika pixka bat martxan sarrera hau zure ordenagailuan lasai ikusteko:
(gehiago…)
Lu eta Le, tabuen gainetik
2016-12-04 // Heriotzaren ataria // Iruzkinik ez
Heriotzaren atariko sakontasunean murgildu nahi izan gintuen Xabier Letek Egunsentiaren Esku Izoztuak poema liburuarekin.
Zuzenean egin zituen errezitaldietan momentu honen inguruko isiltasuna, iluna, beldurra, maitasuna, epikotasuna… helarazi zizkigun.
Txalo egin beharrean, beragana hurbildu eta besarkada bat ematea egokiago ez ote zen sentitu nuen.
Lurdes Iriondo eta Xabier Lete
(gehiago…)
Nora zoaz, otsoa?
2016-05-13 // Ipuinak // Iruzkinik ez
Maite ditugu txoko honetan, kondaira zahar eta mitologiako pertsonaia ilunak, bortitzak.
Ahoz-aho iritsi zaizkigun ipuinek, irakaspen bat gordetzen digute. Belaunaldiz belaunaldi, haur nahiz helduok, etxeetako sukaldeetan eta amama-magaletan zirrara ezin eutsirik entzun ditugu kontakizunak.
Garai bakoitzak, lurralde bakoitzak, gatazka bakoitzak, kontalari bakoitzak, osagai berriak ekarri ditu ipuinetara.
(gehiago…)
Batzuetan iritzirik ez zuenarena…
2015-10-04 // Pintura // Iruzkinik ez
Asier okindegian sartu zen, eta labeak zerion usaina barruraino sartu zitzaion, ummmmmm, baina bertakoek zarabilten elkarrizketara deitu zutela eta, sentsazioa moztu zitzaion.
Edward Hopper, Automat
– Hara, hemen ziok Asier!, honek jakingo dizkik gai honen nundik-norakoak… hemen hizketan ari gintuan, orain jarri dizkiaten zabor-poste horien inguruan… Ze abantaila eta abantaila-ondoko izango dizkik horrek, motel! Hik zer uste dek Asier?
– Egunon… eh… atez-ateko bilketari buruz ari zarete?
– Ibai! Ogia erostera lasai sartzerik ere izango dik gizakumeak… Zer nahi duzu Asier?
– Ezkerreko baldan dauzkazun ogi horietako bat mesedez, eta kafesne bat, eskerrik asko. Egunkaria eskura al duzu?
– Ah bai, Asier jakizu laborantza ekologikozko zekale hirinarekin egindako ogia duzula.
– Hara! Hi ere hasi al haiz kanpotarrek ekarritako ohitura arraro hoiekin! Ez al zegok ogi “normala” jaterik?
– Kar-kar, bai… bueno esertzera noa, geroarte!
Asier kafetegiko azken muturreko mahaian eseri zen.
Asierri iritzi bat jorratzeko gaiaren alderdi guztiak aztertzea gustatzen zitzaion. Baina azken aldian itolarria sentitzen zuen, ez zioten denborarik ematen… kaskoak jantzi zituen eta irla batean sentitu zen Sufjan Stevens entzuten:
Egunkaria ireki eta Edward Hopper margolariaren biografian murgildu zen.
Nighthawks, Edward Hopper
Hopperrek bakardadea eta paisaia urbanoak ezinobeto islatzen ditu. Nighthawks (gautxoriak?), Hopperren margolanik ezagunenetakoa da.
House by the railroad, Edward Hopper
Gaur egungo zinemagintzan eragin haundia izan dute Edward Hopperren margolanek, adibidez, “trenbide ondoko etxea”-k Hitchcock inspiratu zuen “Psycho” filmarako.
George Harrison
2015-03-27 // Musika // Iruzkinik ez
Beatles-en musika entzuteak beti eramaten gaitu beste mundu batetara.
Abesti motzak, asko landu gabeak balira bezala. Artistaren jario geldiezina, gordinik.
Lau urte besterik ez zituzten egin zuzenekoak ematen, eta beraien jatorrizko izakera mantentzen saiatu arren, ospea azkarregi lortu zuten, gehegizkoa izan zen.
George Harrison, zurrunbilotik ihesi, Eric Clapton lagunaren etxean, aspaldiko partez salbu sentitu zen. Bere kitarra hartuta, lorategian lasai zegoen batean, “Here comes the sun” konposatu zuen.
Beatles-ek, zuzenekoak uztea erabaki ondoren, beraien diska onenetako bat grabatu zuten: Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band.
Martin Scorsese zuzendariak Harrison-en inguruan egindako dokumental bat asko gustatu zitzaigun txoko honetan Living in the material world. Donostiako zinemaldira ere ekarri zuten.
Beste ezeren gainetik, musika egiten ondo pasatzen duen artista bat besterik ez da George Harrison. Traveling Willburys izeneko talde batean ere aritu zen azkeneko urtetan.
Hemen, George Harrison, Bob Dylan, Roy Orbison, Jeff Lynne eta Tom Petty.
George-ren omenez egindako kontzertu batean, bere lagun Eric Clapton, Paul McCartney, Billy Preston eta gehiago.
…Got My mind set on you, Something, My Sweet Lord…
Dirauenaren gogoetak (I)
2015-01-13 // Elkarrizketak // Iruzkinik ez
Zineko atzeko partera azkeneko momentuan sartzen diren bakartiak…
asteko egun soiletan kafe antzokiko edo gaztetxe bateko kontzertu bat gozatu ondoren beren herrietara bueltatzen diren bihotz hunkituak…
lagunari altxor berezi bat bezala deskubritutako liburua edo diska uzten diotenak…
Txoko honetara gonbidatu ditugu, artea eta kultura dastatu eta gozatu izan duten horiek, eta urteak pasa arren, DIRAUTENAK.
“American interior” dokumentala ikusteko geratu ginen lagun baten etxean.
(gehiago…)
Zer ordu da?
2014-11-13 // Denbora, Historia, Teknologia // Iruzkinik ez
Garai batean, eguzkiaren eta gure senaren arabera antolatzen genituen egunak eta urteak. Gaur egun berriz, bizi dugun zehaztasun eta efizientziaren mentalitatearekin, zaila egiten zaigu garai hauek imajinatzea ere.
Denboraren neurketak, eta herrialde bakoitzean zein ordu den ezartzeak eta erabakitzeak, gure bizitza aldatu du. Nolakoa litzateke gure mundua erabaki hauek beste modu batera hartu balira?
Harold Lloyd, Safety Last
(gehiago…)