Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Espazioa » Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek?
Api07 0

Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek?

Atalak: Espazioa, Teknologia

GPS teknologia, Belgika eta Frantzian sortua, baina Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa departamentuak garatu eta eraikitakoa da. Beste komunikazio infraestruktura batzuekin gertatu izan den bezala, segurtasunaren aitzakiarekin mundu osoari zabaldu zitzaion zerbitzu hau, kontrola eta boterearen truke.

Munduaren bueltan zabalduta, lurrazaletik 20.200 kmtara, sinkronizaturiko ibilbidea egiten duten 24 antena ditugu.

– 6 plano orbitaletan, 4 antena plano bakoitzean.

– 14.500 km/orduko. 24 ordu baino 4 minutu gutxiagotan munduari buelta oso bat ematen diote.

Eskuetan daukagun gps-ak hauetako hiru antenaren seinaleak jasotzen ditu, eta une horretan sateliteak non egon beharko luketen ezaguturik, bere posizioa kalkula dezake. Laugarren antena baten seinalearekin, berriz, altitudea ere bai.

Garai batean nabigaziorako erabiltzen ziren tresnek bezela, Triangulazioa deitzen den teknika erabiltzen dute. Euskal Herrian esperientzia haundia izan dugu itsasoan, eta gure marinelek ezagutzen zituzten astrolabioa, sextantea, ipar-orratza, etab. Erreminta hauek, teknika antzekoa erabiltzen zuten, izarren posizioaren arabera lokalizazioa edo ordua jakiteko. Gaur egun ere, azken puntako teknologiek izaten dituzten akatsak direla eta, ontzietan tresna hauek aurkituko ditugu maiz.

GPS satelite guzitak lurreko kontrol-puntu hauetatik zaintzen dira. Coloradon dagoena da zentrala, eta hona bidaltzen dira momentuoro datu guztiak

AEB-en eskuetan dauden satelite hauetaz gain, herrialde boteretsuenen arteko liskarraren ondorioz, bakoitzak bereak zabaldu nahi ditu.

  • GLONASS, Errusiak kudeatzen duen sistema da.
  • GALILEO berriz, Europar Batasunak garatu du, GPS sistemarekin integratzen da eta hainbat abantaila omen ditu. 30 satelite ditu 3 planotan, eta adibidez, hirietan estaldura hobea emango digu. 2014 edo 2015-erako martxan izango dugu.
  • BEIDOU sistemak ere 30 satelite izango ditu. Txina da eraikitzen ari den herrialdea eta 2020-rako martxan izatea aurreiukusten da.

100 antenatik gora zabalduko ditugu hortaz, geolokalizazioa hain beharrezko bihurtu zaigun mundu honen inguruan bueltaka. Hemen behean zaborraren inguruan darabilzkigun buruhausteak, eta hala ere herrialdeen arteko desadostasunengatik, bizirik darraite inbertsio izugarriak behar dituzten honelako makroproiektu kutsatzaileek.

Saturnoren eraztunak inbidia ematen zigun eta zaborrezko eraztun bat eraikitzen ari gara. Hona hemen, nabigaziorako antenez gain, gainontzeko sateliteak irudikatzen dituen mapa bat.

Hainbat erabilgarritasun interesgarri ere baditu geolokalizazioak, adibidez, beste aplikazio eta sare sozialekin aberasten badugu, prezin aurkitu dugun lan honetako erremintak gure eskura izateko aukera ematen digu. Erabili beheko geziak aurrera egiteko.

Sateliteek gure Lurraren ikuspegi ikaragarri bat ematen digute, fisikaren legeen ondorioz hegan egiten bait dute bere orbitetan, laino guztien gainetik… Beethoven, pianorako sonatak, 14 (Mondscheinsonate).

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezk... - [...]   [...]
  2. Asteon zientzia begi-bistan #8 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - [...] bat emateko gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen dute. Nabigazio sistema hauen xehetasunak Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko…
  3. Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea - [...] egun, teknologiaren garrantzia dela eta, zehaztasuna ezinbestekoa biurtu da: adibidez, GPS sistemek funtzionatzeko erloju guztiek sinkronizatuta egon behar [...]
  4. Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea - […] Ikusi nola funtzionatzen duen gps sistemak http://www.argia.eus/blogak/arantxa-zabala/2014/04/07/nola-funtzionatzen-dute-gps-eta-satelite-bidez… […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA