Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Voyager, HEMEN GAUDE!
Atalak: Espazioa, Musika
Voyager proiektuaz hitzegingo dizuet, ikus dezazuen, zeinen patetikoa izatera irits daitekeen gizakia.
Eta hala eta guztiz ere, gu bezelako nabigatzaile esistentzialoi, oiloipurdia jartzen zaigu, noizbait beste galaxia batetako izaki batek Voyager-arekin topo egin eta zer sentituko duen imajinatuta.
Voyager I
Voyager 1977. urtean espaziora bidali ziren bi zuntz espazialen izena da. Bakoitzak bere bidea hartu zuen eta bere misioak betetzeko helburua zuten. Hasera batean bost urtetarako proiektua zen, baina zuntzek urruntzen jarraitzen dute eta Lurrera seinaleak bidaltzen.
Gaur egun, proiektuaren aurrekontuaren inguruko murrizketak direla medio, hamar bat pertsonek jarraitzen dute proiektuan. Beraz, baliteke hemendik gutxira Voyager I eta II-k beraien bidea jarraitzea, Lurretik inork sorik egiten ez diegularik.
Lehengo astean, Voyager I-a, espazio interestelarrera iristen den gizakiak sortutako lehenengo objetua bihurtu zen.
Saturno, Voyager II-k aterea (1981)
Baina Voyager zuntzek sorpresa bat daramate barruan, unibertsoan norbaitek aurkitzen baditu ere: “The Sounds of Earth” urrezko disko bana.
Voyager, “The Sounds of Earth”
Disko honetan, lehenengo, ONUko idazkaritza orokorraren sarreratxo bat daukagu.
Ondoren, Lurreko 55 hizkuntzetan agur motz bat. Jakizue, euskaraz ez genuela ezer bidali, kar-kar! Esperantoz bai, berriz.
Jarraian, gure munduko hainbat ohiko soinu: sumendiak eta lurrikarak, haizea, bihotza, trena, ama eta umea, etab.
Eta azkenik, 27 abesti, mundu guztikoak. Hauen artean, nik ere aukeratuko nukeen abesti hauxe:
Blind Willie Johnson – “Dark Was the Night, Cold Was the Ground”
Eta asko lasaitzen nauen beste bat ere bai. Abesti hau, rock and roll-ak eman dituenetako lehenengo abestitzat hartzen da.
Chuck Berry – “Johnny B. Goode”
Urrezko diskan Bach-en hiru abesti aurkitzen ditugu. Ikaragarriak.
Hemen aurki dezakezue urrezko disko osoa
Diotenez, The Beatles taldearen “Here Comes the Sun” sartzen saiatu ziren, eta nahiz eta beraiek ados zeuden, EMI diskografiak kontra egin zuen.
Ikusi ze grabatu ziguten Voyager zuntzek Neptunoren ondoan.
Ez ahaztu, mesedez, HEMEN GAUDELA!