Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Musika » Cyber-PUNK
Urr11 0

Cyber-PUNK

Atalak: Musika

Ozeano birtuala marrazo eta suge pozoitsuez beteta egon arren, zilar kolorez dir-dir egiten duen arrezife batera inguratu gara. Zenbat gustatzen zaizkigun uharrietako kobazuloetako ANTRO ILUNAK!!!

Non, arazo sozialei erantzun bezela, eta aktitude bortitz bat erakutsiaz PUNK musika dantzatzen den: Ez dugu zuen doinura dantzatuko! Ez dugu zuen jokora jolastuko!

Errealitatea ez da zuek erakusten duzuen putzu geldoa. Errealitatea gordina da baina nahiago dugu esna egon eta ozeanoko zurrunbiloak diren bezela ikusi.

Sex Pistols

Punka haseran gordina zen, erraietatik irteten zen. GG Allin itsas-animalia bereziaren abesti bat uzten dizuet hemen. Nonbait nazkatua zegoen jendeak bere belarrira txapak sartzeaz…

Ondoren musikak bilakaera bat izan zuen, askotan mundu ilunago batzuetara. Guri, sakonera haundiko ur ilun hauetan murgiltzea ikaragarri gustatzen zaigu: POST-PUNK

Joy Division – Atmosphere

Joy Division taldearen bajua eta bateriak, gure erraiak eta barnea mailukatzen ditu. Ondoren, gitarrak besarkatu egiten zaitu. Eta azkenik ahotsak, odola irakiten jartzen dizu… Hondoratzen jarraitzen dugu Chameleons-ekin (Soul in isolation)

Punkak eman dituen bariante guztietatik arraroenetakoa cyber-punk. Hau, zientzia-fikzioarekin, bideojokoekin eta etorkizuneko pelikulekin lotzen dute. Hackerren munduarekin ere bai. Mundu elektronikoagoetara eramanten gaitu. Gobernu patetiko eta absurdoez dominatutako gizarte futuristak irudikatzen dizkigute Blade Runner-en bezela.

Hemen uzten dizuet Kraftwerk taldearen Radiactivity abestia, nahiz eta techno-pop mundu fuksian barneratu garen.

Bapatean, itsasikarak astindu gaitu eta bagoaz punkaren alde basatienera.

Hardcore – punk

Zurrunbiloetan noraezean, hardcore-punkak a ze subidoia ekarri digun. Punka mundu osora zabaldu da eta aire desberdinetako influentziez busti da.

Bad Brains, eta beste mila talde, gaurko eguneraino olatu bortitz nahasietan dantzan jarri gaituztenak.

Ez da gaurko gure asmoa hemen klasifikazio bat egitea. Guk ez dugu klasifikazioez ulertzen, dantzatzeaz baizik!

Eta zurrunbilo honek ere Euskal Herria ederki astindu zuen. Nibel haundiko musika landu zen gurean ere.

BAP!! – Ni eta Ni

DUT – Sokaren itzala

Zenbat gaztetxe, kafe-antzoki ta antro ilunetan bizi izan genituen momentu poetiko-epiko ahaztezinak! Anari,Lisabö eta Dut.

Eta lehen beste hainbat bezela, oraindik ere bide alternatiboak irekiaz jarraitzen dute: Bide-huts

Ez ahaztu: Bandera trapu bat da, haizerik ez badabil (Dut – Haize Eza)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA