Nodo50 kontrainformazio-sareari atakea
Urriaren 12az geroztik, nodo50.org kontrainformazio-sarea atakatua izan da.
Hona hemen atakeak nondik datozen jakitearen ahaleginetan egin duten mapa:
Hemen, beraiek atera duten komunikatua.
Dirudienez DDoS motatako atakea erabiltzen ari dira.
Atake honen funtsa, zerbitzariak saturatzeraino eramatean datza. Milaka zerbitzarik segunduoro programatutako milaka eskakizun egiten dizkiote, eta gaizki formulatutako paketeak bidaltzen dizkiote. Honen aurka babestuta egotea oso zaila da. Are gehiago, atakea milaka zerbitzarietatik egiten bada, eta kasu honetan 32.000 baino gehiago direla esan dute.
Itxura denez, atake hauek botnet sare bat kontratatuta egin dira. Sare hauek, besteak beste, birusen bitartez infektatutak izan diren zerbitzari edo ordenagailuek osatzen dituzte. Beraz, jabeek jakin ez arren, posible da ordenagailua, atakanteen esanetara, nodo50 zerbitzarira sekulako trafikoa sortzen egotea.
Galdera zera da: Nork finantziatu ditu? Zein da helburua?
Interneta askea dela sinesten jarraitzerik ba al dugu?
Amaitu dela dirudi. hemen azalpena:
http://www.diagonalperiodico.net/saberes/20411-diez-dias-ataques-paginas-izquierdas.html