Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Iritzia » “Laguna ta ardua, zarrak” … eta beste erlazio anti-natural batzuk
Urt24 0

“Laguna ta ardua, zarrak” … eta beste erlazio anti-natural batzuk

Atalak: Iritzia

Izugarrizko aldea dago lagun on baten eta bestelako erlazio-moten artean.

Badut lagun on bat, oso ixila. Pertsona batzuei ixiltasuna deserosoa egiten zaie, baino niri ez.

Lagun honek, beti esaten du, ahoa ireki eta honako hau pentsatu ohi duela: “esatera noana, entzuten dagoenarentzat, ekarpen interesgarria ote da?”. Eta hala ez bada, ostera itxi egiten duela ahoa.

Amelie

Lehenengo aldiz, Coen anaien “The Big Lebowski” filma ikusi nuenean, berarekin pentsatzen egon nintzen pelikula osoan. Baina iritziak oso subjetiboak dira: berari ez zitzaion pelikula horrenbeste gustatu.

Nire lagunak, ez du epaitzen. Edo nik ezagutzen ditudan pertsonetatik gutxien epaitzen duena bera dela esango nuke.

Berak gomendatutako liburuak irakurri ditudanean, flipatu egin dut. Eta askoz gehiago, ordu txikitan liburuari buruz hitzegin izan dugunean.

Kontzertuetan, atzera begiratzen dudanean, begiradan segundu batean harrapatzen diot, ze mundutaraino lebitatzen dabilen.

Zinera joatean ere, badakigu pelikula osoan ez dela EZER komentatu behar. Nire lagunak ez du sinopsia ere irakurtzen. Nik bai. Baino ez diot ezer kontatzen. Pelikula amaitzean, ixilik ateratzen gara eta ordulaurden inguruko ixiltasuna mantentzen dugu. Filma jalkitzen uzten dugu, eta ondoren komentatzen dugu.

Gomendatutako azken pelikula “The Trial” Orson Welles-ena, Kafkaren nobelan oinarritutakoa. Auskalo ze esango didan hirugarren zerbezarekin pelikula honi buruz!

Entzun gehiago ondokoei eta gutxiago gainontzeko instituzio, buruzagi, gobernu, saltzaile, erlijio…

Beste erlazio hauek anti-naturalak dira: epaitu egiten zaituzte.

Ez dit  lagun honek inoiz esan, noiz eta nola abortatzerik dudan. Ezta nolako ama izan behar dudan ere.

Ez dit  lagun honek inoiz esan, hipoteka batean sartu behar dudala.

Ez dit  lagun honek inoiz esan, emakume polita egoteko, soinketa egitea komeni zaidanik.

Ez dit lagun honek esan, arrakastatsua nola izan behar dudan.

Ez dit  lagun honek inoiz esan,  “zoriontsua” izateko bide standard bakarra jarraitu behar nuenik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA