Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Alan Turing hil zuen sagarra
Atalak: Zientzia
Erlijioek asmatutako BEKATUA irudikatzen du sagarrak.
Desenkriptatzeko informazio erraza utzi zigun Turing matematikariak, zianuroz kutsatutako sagarraz bere buruaz beste egitea erabaki zuenean.
Lehengo urtean, Erresuma Batuak barkamena eskatu zion. Barkamena, homosexual izanagatik kastrazio kimikoa edo kartzelaratzearen artean erabaki behar izan zuelako. Ez zuen bururik altxa aurrerantzean.
Hain ezaguna egin den Apple industriaren logoa, informatikaren sortzaile bezala ezagutzen den Alan Turing-en omenez asmatua omen da. Hala ere, garai berrietako erlijioen lekua hartzeko bidea ote daramate konpainia pribatu hauek? Erne ibili behar!
Liluragarria zen Turing-en pentsatzeko modua: prozesu guztiak sintetizatu nahi balitu bezala. Makinek izaki bizidunen ebazpenak garatu zitzaketela sinesten zuen, adimen artifizialaren aintzindaritzat dugularik.
Buruhauste baten aurrean, ez zuen beldurrik berriro zerotik hasteko. Matematikaren teorietan barrena, kontzeptu abstraktuak irudikatuaz, ebazpen oso originaletara iristen zen.
Turing-en makina adibide bat da, eta informatikaren oinarria: sarrera jakin batzuk sartzen zaizkio, eta algoritmo bat aplikatu ondoren, irteera batzuk emango ditu.
Kontzeptu hau aplikatuta, bigarren gerrate mundialean, hainbat dekodifikazio egitea lortu zuen Erresuma Batuaren mesede. Urte guzti hauetan, gobernuarentzat egiten zuen lan eta sekretua zen. Gudu-heroi sekretua.
Alemanek, enkriptatzeko “Enigma” asmatu zuten. Eta Turingek hauek dekodetzeko hainbat makina eraiki zituen. Batzuen ustetan, besteak beste, historiako lehenengo hacker informatikoa kontsidera daiteke.
Gainera, naziek aldagaien bat aldatzen zuten bakoitzeko makina berriak eraikitzen ibili beharrean, elektro-mekanikan oinarritutako geruza bat gehitu zitzaien. Bestalde, Turing makinaren ideia gero eta errealitate konplexuagoetara moldatzen aurrerapausu haundiak ematen ari ziren, eta guzti honek bideratu zuen lehenengo konputagailuaren sorrera.
Lehenengo programatzailea
Informatikaren aintzindari izaki, xakera jokatzen zuen makina baten algoritmoa idatzi zuen, oraindik inplementatzeko hardwarerik esistitzen ez bazen ere.
Hemen ikus dezakezu Turing-en algoritmoak bere lagun Alick Glennie (Manchester-eko Mark1 konputagailuen konpilatzailea idatzitakoa)-ren aurka jokatutako partida. Orduak ematen zituzten algoritmoarekin hurrengo mugimentua kalkulatzen.
Eta benetazko ordenagailu batean inplementatu zenean Kasparov-en kontra egindako partida.