Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Léon Werth-i, haur izan zenari: Printze Txikia
Atalak: Literatura
Antoine de Saint-Exupéry idazle eta hegazkin-gidaria zen. Diotenez, idazle izugarria, baina ez hain gidari ona.
Hala ere, Printze Txikia bezainbeste maite dugu Antoine izan zen pertsona.
Antoine de Saint-Exupéry (Lyon, 1900 – Metiterraneo itsasoa, Marsellako itsasertzetik gertu, 1944). “Printze txikia”-ren egilea.
1.935. urtean, Andre Prevot eta biak, Paris-Saigon ibilaldia inork baino azkarrago egiteko asmotan abiatu ziren, Saharako basamortuan lur hartu behar izan zutelarik.
Ez zekiten non zeuden ere, ia jateko eta edatekorik gabe, ikusmen eta entzumen liluramenduak pairatzera iritsi ziren. Laugarren egunean, beduino batek ikusi eta onik ateratzea lortu zuten.
Urte batzuk geroago, New York-en bizi zelarik, Printze Txikia idatziko zuen.
Genesis taldeak, liburu honetan inspiratuta, The lamb Lies down on Broadway disko kontzeptuala prestatu zuen.
Leon Werth eta Antoine, nahiz eta elkarren antza haundiegirik ez zuten, lagun haundiak ziren. Familia judutarrekoa, Naziak gailendu zirenean, Suizako Jura mendian bizi izan zen, hotza, gosea eta bakardadean.
LEON WERTH-i, HAUR IZAN ZENARI.
Consuelo de Saint Exupéry, ipuineko larrosa, bere emaztea. Gorabehera haundiko maitasunezko istorioa bizi izan zuten.
Antoine, munduan zehar ibili ondoren, 43 urte zituelarik, Aliatuekin burrukatzeko itzuli zen. Taldeko zaharrenetakoa zen eta gorputza minduta zeukan izandako ezbeharrengatik. Hegazkin baldar samarrak egokitzen zitzaizkien.
Diotenez, guduko heroi izateko ideia burutik ezin kendurik zebilen, eta nahiko gauza arraroak egiten hasi zen. Alemanekin zegoela ere zabaltzen hasi zen.
Beharbada gainontzekook (pertsona oso helduak) ez genuen bere ideia ulertzen.
Honen ondorioz, edaten hasi zen itsuski.
Hurrengo planetan edale bat bizi zen. Ikustaldi hau oso laburra gertatu zen, baina malenkonia handia sortu zion printze txikiari.
– Zertan ari zara? -galdegin zion edaleari, eta hark aurrean zeuzkan botila bete multzoari eta botila huts multzoari begiratu zien.
– Edan egiten dut – erantzun zuen edaleak, ahots etsiaz.
– Zergatik edaten duzu? – galdegin zion printze txikiak.
– Ahanztearren – erantzun edaleak.
– Zer ahanztearren? – jakin nahi izan zuen printze txikiak, ordurako errukiturik.
– Lotsa naizela ahanztearren – aitortu zuen edaleak, burua makurtuz.
– Zeren lotsa? – esan zuen printze txikiak gizonari lagundu nahian.
– Edatearen lotsa! – amaitu zuen edaleak, erabateko isiltasunean babestuz.
Eta printze txikia, nahasirik, joan egin zen handik.
“Pertsona nagusiak zinez bitxiak baino bitxiagoak dira”, egin zuen bere baitan, bidaian aurrera zihoala.
Mediterraneoan lurperatu zen bere hegazkinarekin. Ez da bere gorputzik inoiz aurkitu eta ez dago argi nola hil zen.
Hain da ederra Antoinek utzi zigun lana, besteak beste, asteroide bati bere izena jarri ziotela.