Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Automatak, androideak, replikanteak…
Atalak: Musika, Zientzia, Zientzia Fikzioa
… robotak, cyborg-ak… mendeetan, gure antza duten izakiak sortzearekin amets egin dugu.
Leonardo Da Vinci-k (1452-1519), giza-anatomia gogoz landu ondoren, hainbat automata mekaniko diseinatu zituen.
Aintzinagoko Egipton, k.a.1500, Amenhotep III faraoiak tenpluaren sarreran bi estatua eraikiarazi zituen. Automatismo konplexu baten ondorioz, egunsentiko lehenengo argiarekin, negar-antsiaren hotsaren moduko zerbait entzuten omen zen.
Beranduago, grekoek, Egiptora iritsi zirenean, estatuen historia berrinterpretatuko zuten: Egunsentiaren semea zen Memnon erregeak, Aquilesek Troyako guduan erahila, goizero lehenengo eguzki printzarekin bere amari orro goibel bat egiten omen zion.
Txina eta Grezian ere aurrerakuntza harrigarriak egin ziren hurrengo mendeetan. Ikus robotikaren historia labur bat.
Gure garaira gerturatuz, XX. mendearen amaieran, adimen artifizialak ospe haundia hartu zuen. Zientziaren disziplina desberdinetan maiz gertatu ohi den bezala, honen inguruan itxaropen handiegiak piztu ziren.
Askotan, Zientziaren munduan ere, alderdi erromantikoak pixu haundia bait du. Izan ere, edozein egitasmoren atzean dagoen indarra, pertsona batzuen ilusioa bait da.
Ilusio eta itxaropen haundiegiak, baino gure gaitasuna ez zen oraindik aurreikusi ziren errealitateak inplementatzera iristen. Hala eta guztiz ere, ez ote gara errazegi ohitu automata eta makinekin bizitzera? Ze pentsatuko luke Amenhotep III faraoiak, bihar gure garaian esnatu eta komunak, berokuntza sistema, elektrizitatea, sukaldea, autoa, mugikorra, metroa eta beste hainbat zerbitzu naturaltasunez erabiltzen ditugula ikustean?
Guzti honek, sekulako eragina izan du azken hamarkadetan, eta bereziki 70. eta 80. hamarkadetan.
Makina eta gizakion arteko erlazioak, gure barruan sentimendu kontrajarriak pizten dizkigu. Zinema, musika, literatura, eskultura eta pinturan honen inguruko hainbat ideia jorratu dira: Martin Scorseseren Hugo filma, duela gutxiko Her maitasunezko istorioa… Jarri iruzkinetan barruan zerbait iratzarri dizuten beste adibideren bat baduzu, denok gozatzeko.