Ziber-etxekoandrea
Hasiera » Zinema » Charlie Chaplin eta kritika soziala
Mar19 0

Charlie Chaplin eta kritika soziala

Atalak: Zinema

Charlie Chaplinek zineman ezagutu dugun pertsonaiarik erakargarrienetakoa sortu zuen:

CHARLOT

noraezean dabilen judutar bat gogorarazten digu,

maltzur xamarra baino maitaberaegia,

alproja eskuzabalegia,

aberririk gabeko sentimental bat,

denetik exiliatutako gizagaixo bat (*)

ikusleon bihotzetara salto egin zuen…

Umoreaz gain, maisuki landu zuen kritika soziala: Modern Times

Urte batzuk geroago, ikuspegi ilunxeago batetik begiratuta, Lars Von Trier eta Björk-ek “Dancer in the dark” filman, behartutako isolamendua bere aberri bihurtzen duten beste pertsonaia hoietako bat erakutsi ziguten:

Charlie Chaplinen garaietara bueltatuaz, adin berekoa zuen Adolf Hitler, eta biboteaz gain, bazuten antza zuten beste ezaugarri bat: biek maitatzen zuten interpretazioa. Eta diotenez, Chaplinek bazituen bere alderdi ilunak ere…

Berak zuzenduriko “The Great Dictator” filman, Hitler parodiatzen zuen, eta Charlot izan zitekeela esan ohi den bizargin baten papera ere egiten zuen.

Filma hau Alemanian zentsuratua izan zen, baina aurretik Hitler berak ere ikusi omen zuen. Zer pentsatu emango ote zion…

“Baina… nik ez dut enperadore izan nahi. Hori ez da nire lanbidea, baizik denei laguntzea posible balitz. Zuriak edo beltzak. Judutarrak edo jentilak. Elkar lagundu beharra daukagu; gizakiak holakoak gara…

Oso azkar aurrerakuntza haundiak egin ditugu, baino gure burua kartzelaratu dugu. Makinismoak, ugaritasuna sortzen du, baina beharrean uzten gaitu. Gure ezagutzak ziniko bihurtu gaitu. Gure intelijentziak, latzak eta lehorrak. Gehiegi pentsatzen dugu, oso gutxi sentitu.

Makinak behar dituguna baino gehiago behar dugu gizatasuna. Intelijentzia baino, onberatasuna eta gozotasuna…”

Ikaragarria zen Chaplin. Aita biolontxelo jotzailea, eta ama antzeslea, biak oso goiz hil ziren. Bere anai-arrebak umezurtz gisara bizitu ziren miseriarik latzenean. Nondik atera ote zuen umorerako horrelako gaitasuna?

(*) 1997 Fernández-Santosi hartutako esaldiak

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Arantxa Zabala Atxukarro

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner) Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu. Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

Azken bidalketak

  • Kulpa eta beldur-zopa
  • Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
  • Geolokalizazioa eta kontrola
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
  • Lu eta Le, tabuen gainetik

Iruzkin berriak

  • Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
  • Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila

Kategoriak

  • Artea
  • Denbora
  • Desobedientzia
  • Dokumentalak
  • Elkarrizketak
  • Espazioa
  • Fisika
  • Graffiti
  • Heriotzaren ataria
  • Historia
  • Ihauteriak
  • Interneta
  • Ipuinak
  • Iritzia
  • Irrati libreak
  • Komikia
  • Kontrola
  • Literatura
  • Musika
  • Nobela Grafikoa
  • Pintura
  • Sailkatugabeak
  • Street art
  • Teknologia
  • Zientzia
  • Zientzia Fikzioa
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA