Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek?
GPS teknologia, Belgika eta Frantzian sortua, baina Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa departamentuak garatu eta eraikitakoa da. Beste komunikazio infraestruktura batzuekin gertatu izan den bezala, segurtasunaren aitzakiarekin mundu osoari zabaldu zitzaion zerbitzu hau, kontrola eta boterearen truke.
Munduaren bueltan zabalduta, lurrazaletik 20.200 kmtara, sinkronizaturiko ibilbidea egiten duten 24 antena ditugu.
– 6 plano orbitaletan, 4 antena plano bakoitzean.
– 14.500 km/orduko. 24 ordu baino 4 minutu gutxiagotan munduari buelta oso bat ematen diote.
Eskuetan daukagun gps-ak hauetako hiru antenaren seinaleak jasotzen ditu, eta une horretan sateliteak non egon beharko luketen ezaguturik, bere posizioa kalkula dezake. Laugarren antena baten seinalearekin, berriz, altitudea ere bai.
AEB-en eskuetan dauden satelite hauetaz gain, herrialde boteretsuenen arteko liskarraren ondorioz, bakoitzak bereak zabaldu nahi ditu.
- GLONASS, Errusiak kudeatzen duen sistema da.
- GALILEO berriz, Europar Batasunak garatu du, GPS sistemarekin integratzen da eta hainbat abantaila omen ditu. 30 satelite ditu 3 planotan, eta adibidez, hirietan estaldura hobea emango digu. 2014 edo 2015-erako martxan izango dugu.
- BEIDOU sistemak ere 30 satelite izango ditu. Txina da eraikitzen ari den herrialdea eta 2020-rako martxan izatea aurreiukusten da.
100 antenatik gora zabalduko ditugu hortaz, geolokalizazioa hain beharrezko bihurtu zaigun mundu honen inguruan bueltaka. Hemen behean zaborraren inguruan darabilzkigun buruhausteak, eta hala ere herrialdeen arteko desadostasunengatik, bizirik darraite inbertsio izugarriak behar dituzten honelako makroproiektu kutsatzaileek.
Saturnoren eraztunak inbidia ematen zigun eta zaborrezko eraztun bat eraikitzen ari gara. Hona hemen, nabigaziorako antenez gain, gainontzeko sateliteak irudikatzen dituen mapa bat.
Hainbat erabilgarritasun interesgarri ere baditu geolokalizazioak, adibidez, beste aplikazio eta sare sozialekin aberasten badugu, prezin aurkitu dugun lan honetako erremintak gure eskura izateko aukera ematen digu. Erabili beheko geziak aurrera egiteko.
Sateliteek gure Lurraren ikuspegi ikaragarri bat ematen digute, fisikaren legeen ondorioz hegan egiten bait dute bere orbitetan, laino guztien gainetik… Beethoven, pianorako sonatak, 14 (Mondscheinsonate).
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks