Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Finis-terræ, Lurraren amaiera
Atalak: Historia
Egipton, Kristo aurreko mila urte lehenagoko kondaira batek, zioen, Osiris berpiztu zuela Isis jainkosak, bere anaia gaiztoak erahil eta hiru egunetara. Ondoren, kristautasunak, berpizkundearen historia berridatziko zuen, guganaino iritsi zaigun arte: Aste Santua.
Eta ez da hau erlijio berriek egiten dituzten kondaira eta elezaharren moldaketen adibide bakarra.
Done Jakue bidea oso ezaguna egin da batez ere azken hamarkadetan, baina gero eta gehiago dira, Compostelara iritsi ondoren, Fisterraraino jarraitzen dutenak.
Diotenez, Compostelan apostoluaren hilobia aurkitu baino lehenagoko mendeetan ere, Lurraren amaieratzat jotzen zen Fisterrara joaten ziren leku guztietatik zeltak eta erromatarrak.
Brutus Callaicus iberiaren konkistatzaile erromatarra, k.a. 137. urtean Fisterrako lurmuturrera iritsi omen zen. Garai hartan, erromatarrek, lurra borobila dela ezagutzen ez zutenez, Eguzkia itsasoak irensten zuela eta uretatik sugarrak zerizkiola ikusi zuen.
Erromanizazioaren aurretik ere, Ara Solis (Ekiari egindako altarea) bat eraiki omen zuten lurralde horietako herriek. Euskal Herrian ere Eguzkia oso garrantzitsua izan zen erromanizazioaren aurreko garaietan.
Fisterrako lurmuturretik, krustazeo itxurako Centulo irla ikusten da, itsasgizonentzat zorigaiztoko urperatze eta superstizioko gune izan da. Heriotzaren kosta deitzen zaio, eta besteak beste, Prestige ontziaren ezbeharra bertan gertatu zen.
Neguko goiz bat zuri laztana,
Arrosa beltza zera Algorri, itsasoko dama,
Zure barreneko izaki danak desesperantzan
Itoko al ziren?
Mendetako haitz, harrizko bihotz
Txori beltzak hegan zeruan, airean hilotz.
Zure altzoan triste sentitzen naiz
Entzuten dizut,
“Nunca mais, nunca mais!!”
(Karidadeko Benta)