Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Johnny Cash
Atalak: Musika
Ahots sakona, baztertuenen lagun, “kaixo, Johnny Cash naiz” batekin igotzen zen eskenatokira.
Jar gaitezen garai haietako testuinguruan…
AEB-etan ekonomiak susperraldi bat izan zuen, eta jendeak gorputza eta arima dantzan jartzeko gogoa zuen. Zer esanik ez, Europak, goibelaldi latza pasata, Ameriketara begiratzen zuen, handik zetorren aire freskoagoaren egarriz.
1956. urteko abenduaren 4a, Menphis Tennesse. Rockabilly-aren aitzindaria omen den Carl Perkins bere azken diskaren prestaketa lanetan zen Sun Records estudioetan.
Jerry Lee Lewis gaztetxo hasi berria ere Perkins-en diskan pianorako fitxatu zuten.
Ezkerretik eskuinera: Jerry Lee Lewis, Carl Perkins, Elvis Presley, Johnny Cash
Elvis Presley, Sun Records utzita RCA-ra joana zen, baina bisita bat egitera gerturatu zen. Famaren gailurrera iritsia zen ordurako.
Elvis, Perkins-en grabaketa gustoz entzuten ari omen zen, eta estudiora sartu zen.
Johnny Cash, ordurako country-aren munduan oso ezaguna zen. Musikari bikainak eta estilo berriak tartean, estudioan zen hau ere.
Hala, jam session moduko zerbait inprobisatzen hasi ziren, historiarako geratu den momentu hau utzi zutelarik:
Cash-ek oso haurtzaro gogorra izan zuen, bost urte besterik ez zituela kotoi soroetan lanean ibiltzen bait zen.
Eta hamabi urte zituenean bere anaiak istripu larria izan zuen basoan eta hil egin zen. Cash betirako errudun sentitu izan zen.
Bizitzaren urte askotxo eman zituen anfetamina eta drogen aurkako burrukan eta azkeneko urteak garbi ematea lortu zuen.
Neure buruari min egin diot gaur,
sentitzen jarritzen dudan ikusteko.
minari so egin diot,
erreala den gauza bakarra.
Orratzak zulo bat egin du,
ziztada aspaldiko ezaguna.
Hiltzen saiatu naiz,
baino dena gogoratzen dut.
Sentsibilitate berezia zuen geure buruarekin izaten ditugun kontradikzio, moralitate eta burrukak abestietan abesteko.
Kartzelatan eman zituen hainbat kontzertu bere bizitzan zehar.
Oso umore puntu ona ere bazuen. Beste hainbat artisten lanak miresten zituen, hona, Bob Marley-ren Redemption Song-en bertsio bat.