Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Drone militarren belaunaldia dator…
Atalak: Historia, Musika, Teknologia
Teknologia eta ikerketa beti egon dira oso lotuta instituzio militarrekin.
Ekologia eta jasangarritasuna gaur egungo gizartearen ardura garrantzitsuenetako bat dirudienean, gudurako inbertsio ikaragarriak egiten jarraitzen dugu. Harrigarria badirudi ere, futbolaren gainetik.
Ameriketako Estatu Batuetako armadan aldaketak omen datoz, besteak beste, soldaduen ordez robot eta droneak prestatzeko bidea egiten ari dira.
Droneen aurkako ekintzak antolatu izan dituzte talde antimilitaristek
Herrialde honetan, soldadu asko bidali izan dituzte munduaren beste puntara burrukara, eta konturatu dira, itzuleran inpaktu garestiegia dutela gizartearengan.
Zenbat pelikula, zenbat abesti! Auskalo zein ondorio ekarriko dituen droneen belaunaldi berri honek.
Coen anaien, Big Lebowski filman, John Goodman haundiak bikain islatzen ditu umore puntu batekin, beterano batek bizitza normalera berregokitzeko dituen zailtasunak.
Donny bolo jokalari ona zen, eta gizon on bat ere bai. Gutako bat zen, mendian egotea maite zuen… eta boloak… Surfista moduan, Californiako hondartzak behatu zituen La Jollatik hasi, eta Leo Carrillo-raino, Pismo-tik barrena. Hil zaigu, bere belaundaldiko hainbat gazte bezala, bere garaia baino lehen. Zure jakinduriarekin, Jauna, eraman egin duzu, etorkizun oparoko beste hainbat gazte bezala Khe Sanh-en, Langdok-en, Hill 364-en. Gazte hauek beren bizitza eman zuten, Donnyk bezala. Donnyk, boloak maite zituen. Eta horrela, Theodore Donald Karabotsos, zure azken borondatea izango zelakoan, zure errautsak hainbeste maite zenuen Ozeano Pazifikoan zabalduko ditugu. Gabon, printze adeitsua. … Putza Dude, sentitzen diat. Haize puta hau. Kaka zaharra Walter, alu nazkagarri bat haiz, guztia parodia batean bihurtzen duk! Nahi gabe izan duk… Zer duk Vietnam-eko kaka guzti hori? Ze zerikusi demontre zeukak guzti honek Vietnamekin?!? Barkatu, Dude, barkatu… Zer demontretaz hitzegiten ari hintzen?? alu… kabroi bat haiz Walter…Lehenengo gerrate mundialaren ondorio psikologikoak islatzen ditu “Johnny take his gun” filmak. Modu oso garratzean erakusten dira aurrerakuntza militar eta medikoek ekarri dituzten egoera berriak, gizakia noraino eraman dezaketen kontradizkioen zurrunbilo batean barrena.
Marvin Gaye soul abeslari haundiaren “What’s going on”. Bere anai bat Vietnamen zelarik, Motown diskaetxeko Berry Gordy-k ez omen zuen nahi eduki kritikorik bere abestietan eta Gaye-k gogor burrukatu behar izan omen zuen, diska hau aurrera ateratzeko.
Jimmy Hendrix “Machine Gun”