Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Kartzela bat kartzela bat da
Atalak: Desobedientzia
Batzuetan pentsatzen dut, eguneroko bizitza serioegi hartzen ote dugun, zurrunegi.
Epaile baten ustezko bide zuzenetik ez doan guztiari hesiak eraikitzen dizkiogu, kartzelak.
Hori bai, kontzientzia lasaitzeko kartzela modernoak eraikitzen ditugu: Norbegiako Halden kartzelako leihoek ez dute barrarik, goardia erdiak emakumeak dira eta presoekin bazkaldu edo kirola egin ohi dute.
Halden Prison – Norbegiako kartzela berriena da, Munduko luxuzkoena
Baina kartzela bat kartzela bat da: zigorra.
Gure Herrian ere Desobedientzia delitu da. Eta gobernuek erresistentzia edo iraultza terrorismo deitzen dute, zigorrak preso eta senideenganaino zabalduaz.
Zer da delinkuentzia? Nork definitzen du? Ez al da askotan, beste alde batera begiratzen dugun erealitate batzuen ondorioz jaiotzen?
Zer da justizia edo zuzenbidea?
Bai, zurrunegi, estuegi hartzen dugu bizitza.
Eroa deitzen diogu gizarteak definitutako gidoiaren arabera pentsatzen ez duenari, kreatibitatea edo askatasuna bezelako kontzeptuak aldarrikatzen ditugun bitartean.
… Obedientzia etxean eta kalean, bekatua, disziplina, ugazabaren esanetara makurtzea, domestikazioa, errespetua, agintea, lehia, kirola, kolonialismoa, politika, demokrazia, erlijioa, alkoholismoa, justizia, monarkia, esklabutza, ezkontza, familia …
Osagai guzti hauek lapikoan, gainezka egiten duen lerde pozointsua bezela jaiotzen da biolentzia.
Italiako kartzela batean gertatzen da “Cesare deve morire” filma, Shakespeare-ren lan bat antzezten dute bertako presoek.
Hemen uzten dizuet luxuzko kartzelako langileek grabatutako bideo bat. Barre algara ederrak bota ditugu txoko honetan baino nahiago dugu Negu Gorriak-en Borreroak baditu milaka aurpegi.