Nola topatu zen Higgs bosoia?
1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen.
Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.
Higgs eremua unibertso osoan hedatua omen dago.
Imajina dezagun ozeano bat. Gorputz haundiek igarian egiteko zailtasun haundiagoa dute ozeano honetan. Beraz, honen ondorioz, masa edo pixua dutela esan daiteke.
Higgs eremurik gabe, partikulak argiaren abiaduran ibiliko lirateke, eta ezingo ziren osatu guk ezagutzen ditugun objetuak: kotxeak, etxeak… Partikula guztiek eragiten bait diote elkarri.
Eremua, Higgs bosoi izeneko partikulez osatua dago eta Jainkoaren partikula ere deitzen zaio.
Eta Jainkoetaz eta bosoietaz hizketan ari garela, hurrengo lerroak Nick Caven abesti hau entzuten irakurtzera gonbidatzen zaituztet ;-D
Azken hamarkadetako fisikaren inguruko ikerketa asko Higgs bosoiaren esistentzia frogatzeko saiakerak izan dira. Baina nola lortu zuten?
Genevatik gertu, Frantzia eta Suitzaren arteko mugan, CERN munduko partikulen fisika laborategirik haundiena dago. Hemen, LHC partikulen azeleragailu eta talkagailu bat dago.
Barnean, bi protoi sorta kontrako norantzatan azeleratzen dira argiaren abiaduraren %99,99ra iritsi arte eta euren artean talkaraztean, leherketan sortzen diren partikulen ezaugarriak eta beste hainbat datu jasotzen dira.
Atomoaren eta protoien tamaina oso modu dibertigarrian ikus dezakezu hemen.
Higgs bosoia “ikusi” zeneko hartan ere, ikerlariek 800 trilioi talkaren ondorioz sortutako datuak pilatu zituzten: 200 petabyte. Hau ustiatzeko erabiltzen den teknologiari Big Data deitzen zaio.
Gainera, proiektuan parte hartu zuten fisikariak, mundu osoko hainbat herrialdetakoak ziren, beraz, informazio hau internetaren bidez, beste hainbat zentrutatik kudeatzeko punta-puntako teknologiak erabili ziren.
CERN-ek internetaren garapenean partehartze zuzena izan du: adibide gisa, WWW (World Wide Web) sistema ezaguna, 1989.ean bertako ikerlari talde batek sortua izan zen. Honetan oinarrituta, eta mundu osoko ikerlariek datuak atzerapenik gabe jaso zitzaten, Worldwide LHC Computing Grid (WLCG) garatu zuten.
Datuak zerbitzarietan pilatuta, ROOT izeneko software baten bitartez hustiatzen zituzten.
Eta espazioaren konkistarako irekitako lehiaketaren parekoa abiatu zuten herrialde aberatsek, atomoaren barruko misterioak argitu nahian.
CERN-az gain, Fermilav eta Tevatron partikula azeleragailuak eraiki izan dira AEB-etan. Eta hauetaz gain, Texas-eko inguruetan, 1991.ean SCC (Superconducting Super Colinder) eraikitzen hasi ziren, baino bertan behera utzi zuten.
Zulo izugarriak, garai berrietako monumentu.
2006. urtean pertsona batek interneteko datu almazen erraldoi batetara eraldatzeko asmoarekin erosi zuen, baina ez zen aurrera atera, eta oraindik zuloak berean aurki ditzakegu.
Zer esango ote dute etorkizuneko historialariek monumentu honi buruz?
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks