Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Zer ordu da?
Atalak: Denbora, Historia, Teknologia
Garai batean, eguzkiaren eta gure senaren arabera antolatzen genituen egunak eta urteak. Gaur egun berriz, bizi dugun zehaztasun eta efizientziaren mentalitatearekin, zaila egiten zaigu garai hauek imajinatzea ere.
Denboraren neurketak, eta herrialde bakoitzean zein ordu den ezartzeak eta erabakitzeak, gure bizitza aldatu du. Nolakoa litzateke gure mundua erabaki hauek beste modu batera hartu balira?
Harold Lloyd, Safety Last
1884. urtean Washington-en izan zen kongresu batean, mundua 24 areatan banatzea erabaki zen. Hauetako bakoitzean ordu berdina izango zen eta gutxi gorabehera eguzkiaren orduarekin bateratuta joango ziren.
Herrialde desberdinak, pixkanaka eta “libreki” erabaki honi batzen joan zitzaizkien. Gaur egungo mapa ikusten badugu, herrialdeen arteko liskarren eta interes ekonomikoen arabera, area hauek aldatzen joan direla ikusiko dugu.
Mapa honetan, Greenwich meridianoa (London), Euskal Herriaren pare-parean dagoela ikus daiteke. Hala eta guztiz ere, guk Frantzia, Espainia, Alemania eta Europako beste hainbat herrialderen ordu berdina daukagu, 1940. urtean, alemanek hartu zituzten herrialde guztietan beraien ordu berdina ezartzen joan bait ziren.
Eguzki-erlojuak herri guztietako eliza edo monumentuetan
Washingtoneko kongresuaren aurreko gizaldietan, Eguzki denbora-ren arabera banatzen ziren eguneko orduak: Eguzkia irtetean esnatu, goi-goian zegoenean bazkaltzeko gelditu, eta eguzkiarekin batera oheratu.
Argindar elektrikoaren aurkikuntza eta iraultza industrialarekin batera, berriz, lan-orduen aldaketa etorri zen, eta gaueko ordu batzuk aisirako erabiltzen hasi ziren.
Gizarteriaren eraldaketa martxan zen, erlojuaren kontrolak, langileen ustiapen eta etekin haundiagoak ematen zizkion patroiari/gobernuari.
Gaur egun, teknologiaren garrantzia dela eta, zehaztasuna ezinbestekoa biurtu da: adibidez, GPS sistemek funtzionatzeko erloju guztiek sinkronizatuta egon behar dute.
Munduan zehar prezisio oso altuko hainbat erloju atomiko ditugu, eta gure dispositibo guztiak hauekin sinkronizatzen dira, milisegunduen errorerik ere izan ez dezagun. Munduko erlojuen artean, prezisiorik haundiena, Washingtonen dagoen usno master clock erlojuak omen du.
Tom Waits-en Closing Time diskako “ol’ 55” abestia entzutera gonbidatzen zaituztet, lagunok, presarik gabe:
55 zaharra
denbora hain azkar zioan
itsumustuan 55eko nire Chevrolet zaharrera gerturatu nintzen
pixkanaka urruntzen nintzen bitartean, pozik sentitzen nintzen
Jainkoak badaki bakarrik sentitzen nintzela
Orain egunsentia da
Zorion anderearekin bidaiatzen dut
autoak eta kamioiak autobidean
…