Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Nora zoaz, otsoa?
Atalak: Ipuinak
Maite ditugu txoko honetan, kondaira zahar eta mitologiako pertsonaia ilunak, bortitzak.
Ahoz-aho iritsi zaizkigun ipuinek, irakaspen bat gordetzen digute. Belaunaldiz belaunaldi, haur nahiz helduok, etxeetako sukaldeetan eta amama-magaletan zirrara ezin eutsirik entzun ditugu kontakizunak.
Garai bakoitzak, lurralde bakoitzak, gatazka bakoitzak, kontalari bakoitzak, osagai berriak ekarri ditu ipuinetara.
Txanogorritxuren ipuina oso zaharra omen da eta hainbat eraldaketa izan ditu. Txano gorriak, metaforikoki, hilerokoa esan nahi omen du, eta otsoak, sexualitatea, sentsualitatea. Mitologia aztertzen dutenetako batzuek, Sköll deituriko otso batekin lotu izan dute, zeinak eguzkia jan nahi omen zuen, iluntasuna munduraren jabe egin zedin. Basoetako otsoak txanogorritxu irentsi zuen, eta ondoren bere sabeletik atera zen berriro. Momentu hau, haur izatetik emakume izaterako birjaiotze bat bezela interpretatu izan da.
Mitologia nordikoaren arabera, Sköll otsoak eguzkia jan nahi duen bezela, Hati otsoak ilargia txikitu nahi du atzaparkadaka.
Neil Halstead- Full Moon Rising
Bikingoek, Sköll nazka sentimenduarekin erlazionatzen zuten, eta Hati gorrotoarekin. Ipuinek, gure barruko gatazkak ulertzen eta giza-erlazioetan eman ohi diren egoerak eta erritoak lantzen laguntzen digute: nerabezaroa (txanogorritxu), autonomia (zazpi antxumeak), umorea (Txomin Ipurdi)…
Askotan topatuko dugu otsoa, Euskal Herriko kondairetan eta ipuinetan ere: Otsoko gizotso bat omen zen eta Axelko giza-azeria. Hemen entzun dezakezue Arrasateko pertsona batek gogoratzen duen ipuina, eta ahotsak webgunean, txoko desberdinetan jasotako beste hainbat kontakizun eder.
Gaur, gure txoko honetara, ipuinen inguruan sentsibilitate berezi hau, Virginia Imazi esker iritsi zaigu. Virginia Imaz ipuin kontalaria da eta ahoz-aho iritsi zaizkigun istorien magia eta balioa zabaltzen lan haundia egiten du, benetan gomendatzen dizuet Virginiaren lana gertutik jarraitzea.
Eta azkenik, Xabier Leteren abesti ezaguna uzten dizuet.